Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 18koa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei, 2020-2021 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 807
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/01/18
  • Argitaratze-data: 2021/02/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2020ko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titulartasuneko euskaltegi publikoei 2020-2021 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpena.

Aipatutako ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2021eko urtarrilaren 18a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)