Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, 2020. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak jakinarazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 279
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/29
  • Argitaratze-data: 2021/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2020ko uztailaren 31ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Agindua, 2020. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten zuena.

Agindu horren 13.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.