Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko abenduaren 17koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe geratu dela Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 256
- Hurrenkera-zk.: 5505
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/12/17
- Argitaratze-data: 2020/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1.c) artikuluan eta Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2020ko urriaren 21eko Ebazpenaren hirugarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz ebazpen horren bidez iragarri zen Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (2020ko urriaren 30eko EHAA, 215. zk.), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzako Kanpo-harremanetarako teknikari espezialistaren lanpostua (A taldea, 28. maila, 511291/10 kodea) betetzeko deialdia.
Bigarrena. Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 17a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.