Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 16koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenei sariak emateari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 261
  • Hurrenkera-zk.: 5583
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/16
  • Argitaratze-data: 2020/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenetarako sarien hirugarren edizioaren deialdia onartzeko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2020ko irailaren 23an emandako Aginduan ezarritakoaren arabera, epaimahaiak egindako proposamena aztertuta eta zortzigarren oinarria aplikatuta, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren saria ematea egiaztapen-diploma eta 10.000 euro proiektu honi:

Eskatzailea: Manuel José García Rodríguez.

Proiektuaren izena: Smart Public Tender, Plataforma Inteligente de Licitaciones Públicas para Euskadi.

Balorazioa: 15,11 puntu 20tik.

Bigarrena. Bigarren puntuaziorik onena lortu duen proiektuari bigarren saria ematea egiaztapen-diploma eta 8.000 euro, proiektu honi:

Eskatzaileak: Unai Antero Urruticoechea eta Beatriz Arenal Redondo.

Proiektuaren izena: AvatarParking.

Balorazioa: 14,31 puntu 20tik.

Hirugarrena. Proiektuetako bakoitzerako epaimahaiak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar daiteke sail bereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Seigarrena. Saritutako pertsonek saria onartu dutela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko dute 3 egun naturaleko epean, saria emateko ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 16a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

JONE BERRIOZABAL BOVEDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.