Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 15ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez esleitu gabe uzten baita Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 255
  • Hurrenkera-zk.: 5483
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/15
  • Argitaratze-data: 2020/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2020ko irailaren 15ean emandako Ebazpenaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (ebazpen horrek Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen; 2020ko irailaren 24ko EHAA, 189 zk.), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau

Lehenengoa. Esleitu gabe uztea Europako Gaietarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (taldea: C/D; maila: 18; kodea: 520010/179).

Bigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESUS MARÍA PEÑA MARTINEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.