Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 10ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2021eko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 177
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/10
  • Argitaratze-data: 2021/01/15

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea dela eta, Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko maiatzaren 31n hartutako erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzendaritza honek, sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 18. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

Ondoren adierazten diren tituluak lortzeko, 2021ean egin beharreko azterketa teoriko eta praktikoetarako deialdiak egitea:

Azterketa teorikoak:

  1. deialdia. 2021eko otsailaren 25etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

    1. Oinarrizko nabigazioko patroia.

    2. Aisialdirako ontziko patroia.

    3. Yateko patroia.

    4. Yateko kapitaina.

  2. deialdia. 2021eko ekainaren 7tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

    1. Oinarrizko nabigazioko patroia.

    2. Aisialdirako ontziko patroia.

    3. Yateko patroia.

    4. Yateko kapitaina.

  3. deialdia. 2021eko azaroaren 2tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

    1. Oinarrizko nabigazioko patroia.

    2. Aisialdirako ontziko patroia.

    3. Yateko patroia.

    4. Yateko kapitaina.

      Azterketa praktikoa:

      Deialdi bakarra. 2021eko ekainaren 21etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

    1. Oinarrizko nabigazioko patroia.

    2. Aisialdirako ontziko patroia.

    3. Yateko patroia.

    4. Yateko kapitaina.

      Azterketen data zehatzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web orrian iragarriko dira (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/arrantza-akuikultura/hasiera/), azterketak egin baino astebete lehenago.

      Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:

      DEIALDIAREN OINARRIAK

      Lehenengoa. 1. Honelaxe egingo dira azterketak:

    1. Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHIn egingo dira soilik.

    2. Azterketa teorikoen bigarren deialdia Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaia) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eta Itsasontzi Makineriako atalean egingo dira.

      Nolanahi, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, kontuan hartu behar dira ebazpen honen 5. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa.

      1. Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alorreko arauekin bat etorriz.

      2. Titulazio bakoitzerako azterketa praktikoak hainbat zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika, irrati-komunikazioak, bela praktikak.

      3. Eskabideak on-line bete beharko dira, Internet bidez, urrats hauek betez:

        1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web orrian sartu, eskabidearen atalean edo, zuzenean, https://www.euskadi.eus/ helbidean.

        2. Dagokion eskabide-inprimakia bete.

        3. Azterketari dagokion tasa on-line ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

          Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak adierazten du datu pertsonalak tratatu eta dagokion tratamendu-jardueran sartuko direla. Halaber, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

          Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

          Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta, eskatzailea adingabea bada (16 urteak beteta izanik, betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.

          Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen frogagiria, yateko patroia izateko azterketara aurkezteko.

          Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen frogagiria, yateko kapitaina izateko azterketara aurkezteko.

      4. Halaber, hautagaiek dokumentu, material eta tresna hauek eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:

        Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea eta boligrafoa.

        Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.

        Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.

        Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagon pasaportea, eta nabigazio-kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2021eko almanakea barne); ez da onartuko programatutako kalkulagailurik. Halaber, ingeleseko azterketan ezin izango da hiztegirik erabili.

      5. Eskabideak honako epe hauetan aurkeztuko dira:

        Azterketa teorikoak:

      1. deialdia, 2021eko otsailean: 2021eko urtarrilaren 18tik otsailaren 5era arte.

      2. deialdia, 2021eko ekainean: 2021eko maiatzaren 3tik maiatzaren 21era arte.

      3. deialdia, 2021eko azaroan: 2021eko urriaren 4tik urriaren 22ra arte.

        Azterketa praktikoa:

        Deialdi bakarra, 2021eko ekainean: matrikula-eskaera aurkezteko epea 2021eko ekainaren 7tik ekainaren 14ra artekoa da.

      1. Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango da:

        1. Ekonomiaren Garapen, Jansangarritasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

        2. «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHI (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).

        3. Ekonomiaren Garapen, Jansangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Easo kalea 10, Donostia).

        4. Ekonomiaren Garapen, Jansangarritasun eta Ingurumen saileko Arrantza Egituren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua, Bilbao).

      2. On-line egindako eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroagoko deialdi batean parte hartzeko, ezinbestekoa da beste eskabide bat egitea on-line, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera.

        Salbuespen gisa, 2021eko 1. deialdian, 2020ko azaroaren 26ko deialdirako egindako matrikula guztiak gordeko dira; izan ere, COVID-19aren pandemiak eragindako egungo osasun-egoeraren ondorioz, ezin izan da matrikularik egin.

      3. Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (eta horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatzen ez badira).

        Bigarrena. Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jansangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.

        Hirugarrena. Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere beteta. Era berean, behar den denbora emanda, zentro bakoitzeko iragarki-oholean adieraziko dituzte: titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera, eta onartuen eta baztertuen zerrendak.

        Laugarrena. Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Ekonomiaren Garapen, Jansangarritasun eta Ingurumen sailaren web orrian ere kontsultatu ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/arrantza-akuikultura/hasiera/.

        Hautagaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epean. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

        Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

        Bosgarrena. Deialdi hau eta honen ondoriozko administrazio-egintza guztiak aurkaratu ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/12015 Legean ezarritako modu eta kasuetan.

        Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 10a.

        Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

        LEANDRO AZKUE MUGICA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik