Arautegia

Inprimatu

99/2020 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta udalen arteko hitzarmen-eredua argitaratzea, larrialdi-egoeretan biztanleei abisuak emateko sistema bat instalatzeko lankidetza-esparrua ezartzeko eta arautzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 5266
  • Xedapen-zk.: 99
  • Xedapen-data: 2020/12/02
  • Argitaratze-data: 2020/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

2020ko azaroaren 17an egindako bilkuran Gobernu Kontseiluak onartu duen erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta udalen arteko hitzarmen-eredua onartu zen, larrialdi-egoeretan biztanleei abisuak emateko sistema bat instalatzeko lankidetza-esparrua ezartzeko eta arautzeko, eta, beraz, beharrezko publikotasuna emateko xedearekin, hau

Vitoria-Gasteiz, XXXX(e)ko XXXXaren XX(a).

BILDU DIRA:

Batetik, ___Segurtasuneko sailburuaren izena___, Segurtasuneko sailburua, lehendakariaren XXXXXXXaren XX(e)ko XX/XXXX Dekretuaren bidez egindako izendapenaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.

Bestetik, __ (alkatearen izena) __, __ (Udalaren izena) __(e)ko Udaleko alkate-udalburu gisa, eta haren ordezkari gisa, XXXX(e)ko XXXXXXXaren XX(e)ko izendapenaren ondorioz.

Bildutako alderdiek elkarri aitortzen diote beren burua behartzeko legezko gaitasuna eta eskumena, eta

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeari buruzko araudia, «Seveso araudia» izenaz ezagutzen dena, honako hauek osatzen dute nagusiki:

2012/18/EB Zuzentaraua.

1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko eta planifikatzeko babes zibileko oinarrizko gidalerroa onartzen duena.

1070/2012 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, arrisku kimikoaren aurreko babes zibileko estatu-plana onartzen duena.

840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena.

17/2017 Legea, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena.

1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Bigarrena. Zentzu horretan, araudiak agintzen du istripu larri bat izan dezaketen pertsonek informazioa jasoko dutela istripua gertatuz gero hartu beharreko segurtasun-neurriei buruz eta izan beharreko jokabideari buruz. Ildo horretan, aipatutako oinarrizko gidalerroak ezartzen du biztanleei abisuak emateko sistema bat izango dutela Kanpoko Larrialdi Planek (KLP), herritarrak ohartarazteko eta kasu bakoitzean izan beharreko jardun egokienari eta beste babes-neurri batzuen aplikazioari buruzko informazioa emateko.

Hirugarrena. Biztanleak babesteko neurri horiek indartze aldera, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak seinale akustikoen bidez herritarrak ohartarazteko sistema bat ezarri zuen, arrisku kolektibo larrien eta hondamendi eta lazeria publikoen eraginpean dauden biztanleei berehala eta zalantzarik gabe abisu ematea bermatzeko. Sistema hori megafonia finko batean oinarritua dago, telematikoki kontrolatua eta programagarria, eta sirena elektromagnetikoen sare baten bidez ohartarazten du. Abisu akustikoen sistema hori, printzipioz, enpresa kimikoen kanpoko larrialdi-planetan jasotako ihes toxikoaren istripu-hipotesietarako aurreikusita dago; hala ere, irekita dago, une bakoitzean dauden aukera teknikoen barruan, geografikoki zehaztutako eremuetan gerta daitezkeen beste arrisku edo larrialdi kasu batzuetara hedatzeko.

Laugarrena. __ (Udalaren izena) __(e)ko udalerrian, ___ (enpresaren izena) ____ enpresa dago, istripuak kontrolatzeari buruzko aipatutako araudiaren aplikazio-eremuaren barruan, otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, kontrol-neurri horiei dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunak zehazten dituena (2001-03-02ko EHAA), Udalari dagokio, besteak beste:

  1. Segurtasun Sailari laguntza emango diote euren udal mugarteetan ezarri behar diren larrialdietarako kanpoaldeko planak egiteko, hau da, behar duen informazioa emango diote; besteak beste, biztanleen erroldako datuak eta udal kartografiaren, ebakuazio-bideen eta udalerriko herri-babesaren antolaketaren berri.

  2. Larrialdietarako udal edo toki plana egingo dute eta eguneraturik edukiko dute, larrialdietarako kanpoaldeko planak egiteko erabiltzen diren arauei jarraituz; azken plan horiek gauzatzen parte hartuko dute, euretan ezarritako neurriak eta jarduerak zuzenduz eta koordinatuz, hala nola bizilagunei abisuak ematea, babes-neurriak abian jartzea eta herri babeseko ariketa eta simulakroak egitea.

Bosgarrena. __ (Udalaren izena) __(e)ko Udalak Babes Zibileko Udal Plan bat du, indarrean dagoena, Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak homologatutakoa XXXX(e)ko XXXXXXXaren XX(e)(a)n egindako bileran. Bertan, arrisku, prebentzio eta eraginkortasunaren analisiari buruzko atalak bat datoz istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko eta planifikatzeko babes zibileko oinarrizko gidalerroan aurreikusitako helburuarekin eta edukiarekin. Gidalerro horren arabera, Udalaren Jarduera Planen helburu nagusia da herritarrak babestea eta informatzea, eta haren funtsezko misioetako bat «Kanpoko Larrialdi Planaren zuzendariak eskatuta eta haren zuzendaritzapean, herritarrei abisuak emateko sistema aplikatzen laguntzea eta hura biztanleen artean zabaltzeko lankidetza».

Seigarrena. Bi alderdiek badakite abisu- edo alerta-sistema bat eraginkorra izango dela soilik sistema hori hartzaileek ezagutzen badute eta asimilatzen badute; horregatik, beharrezkoa da aldian-aldian sentsibilizazio-kanpainak sustatzea planifikatutako eremuko biztanleen artean, eragindako industrialarien laguntzarekin.

Zazpigarrena. Hori guztia ikusita, __(udalaren izena) __(e)ko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erabaki dute lankidetza-esparru hau ezartzea, hitzarmen honetan aurreikusitako helburuak lortze aldera, eta, ondorioz, herritarren zerbitzuan kalitate handiagoa lortze aldera.

Horregatik guztiagatik, bi erakundeen artean azaldutako lankidetza gauzatzeko, dokumentu honetan jasotako lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute. Hona hemen hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Xedea.

  1. Hitzarmen honen xedea da __(Udalaren izena) __(e)ko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arteko lankidetza-esparrua ezartzea eta arautzea, udalerrian dauden kanpoko larrialdi-planak jendeari jakinarazteko, eta, prozedurak ezartze aldera, bai eta biztanleei abisuak emateko sistema bat ezartzea ere, herritarrak ohartarazteko, eta kasu bakoitzean jardun egokiena zein den eta kanpoko larrialdi-plan horietan aurreikusitako larrialdi-egoeretan aplikatu beharreko bestelako babes-neurriak zein diren jakinarazteko.

  2. Honako hauek dira hitzarmen honetan aurreikusitako lankidetza-esparruaren barruko ekintzak:

    1. __(udalaren izena)__(e)ko udalerrian, ___(enpresaren izena)___ enpresarentzat egindako kanpoko larrialdi-planaren esku-hartze eremuetan, abisu akustikoen sistema mantentzea, megafonia finko, telekontrolatu eta programagarri batean oinarrituta, larrialdi-egoeran dauden herritarrei abisu horiek ziurtatzen dizkien sirenen sare baten bidez.

    2. Kanpoko larrialdi-planean aurreikusitako komunikazio-plana ezartzea, udalerriari eragiten diona.

      Bigarrena. Abisu-sistema ezartzea.

      1. Segurtasun Sailak herritarrei abisuak emateko sistemaren funtzionamenduan laguntzeko konpromisoa hartzen du, une bakoitzean indarrean dauden kanpoko larrialdi-planetan ezarritako aurreikuspenen arabera.

      2. __(Udalaren izena) __(e)ko Udalak, klausula honetan aipatzen den abisu-sistema ezartzeari dagokionez, honako eginkizun hauek betetzeko konpromisoa hartzen du:

        1. Instalatutako abisu akustikoen sistema mantentzen eta ondo erabiltzen laguntzea.

        2. Segurtasun Sailari beharrezko azpiegitura edo hiri-altzari publikoak eskuragarri jartzea, kanpoko larrialdi-planei, abisu akustikoen sistemari eta seinaleen emisio, ezaugarri eta esanahiari buruzko informazioa jakinarazteko jendeari.

        3. Udaleko Larrialdietarako Planean sartzea hitzarmen honen xede den abisu-sistema hau, bai eta laugarren estipulazioak aipatzen duen kanpoko larrialdi-plana jendeari jakinarazteko plana ere.

          Hirugarrena. Abisu-sistemaren funtzionamendua.

          1. Kanpoko larrialdi-planak agintzen duen kasuetan aktibatuko dituzte seinale akustikoak, eta plan horietan ezartzen diren pertsonek edo organoek egingo dute hori. Plan horietan ezartzen diren kontrol-zentroek aktibatuko dute.

          2. Abisu-sistemako seinale akustikoak ezingo dira erabili goian aipatutakoak ez diren beste seinale batzuetarako.

          3. Klausula honetan adierazitako xedeetarako, Segurtasun Sailak eta __(Udalaren izena) __(e)ko Udalak konpromisoa hartzen dute udaleko arduradunak prestatzeko abisu-sistemaren ezagutzan eta erabileran.

            Laugarrena. Kanpoko larrialdi-planak jendeari jakinarazteko plana ezartzea.

          1. Segurtasun Sailak eta __(Udalaren izena) __(e)ko Udalak konprometitzen dira elkarrekin herritarrak informatzen eta kontzientziatzen laguntzeko, honako hauei buruz: eragiten dieten arriskuak, kanpoko larrialdi-planean xedatutako babes-neurriak, eta larrialdi kimikoa gertatuz gero hartu beharreko jokabide- eta babes-jarraibideak.

          2. Lankidetza hori eremu hauetan gauzatuko da bereziki:

            1. Kanpoko larrialdi-plana jendeari jakinarazteko plana ezartzen parte hartzea, honako ekintza hauekin: babes-neurriak deskribatzen dituzten materialak, ikus-entzunezko materiala eta abar argitaratzea eta zabaltzea; kanpoko larrialdi-planen helburuei eta bitartekoei buruzko hitzaldiak ematea; norbera babesteko ekintzak erakustea; simulazioak egitea, eta abar.

            2. Erakunde eskudunekin lankidetzan aritzea, abisu-sistemako seinale akustikoen informazio- eta dibulgazio-kanpainetan, larrialdi kimikoaren alarma-soinuekin eta alarma-amaierarekin ohitzeko.

          3. Klausula honetan aurreikusitako helburuetarako, Udalak behar diren lokalak jarriko ditu prestakuntza- eta dibulgazio-jarduerak egiteko, eta, era berean, kanpainak hedatzen saiatuko da, eta herritarrek horietan parte har dezaten sustatuko du.

            Bosgarrena. Jarraipen-batzordea.

            Hitzarmen honen jarraipen-batzorde bat sortzen da, Eusko Jaurlaritzan larrialdiei aurre egiteko eskumena duen zuzendaritzako ordezkari batek eta __(Udalaren izena) __(e)ko Udaleko ordezkari batek osatua, hitzarmen honen inguruan sor daitezkeen interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzeko, bai eta, hala badagokio, beste larrialdi-mota batzuei abisu-sistema zabaltzea aztertzeko eta proposatzeko ere.

            Seigarrena. Izaera.

            Hitzarmen hau administratiboa da, eta administrazio-zuzenbidearen arabera interpretatu eta garatuko da.

            Hitzarmen hau interpretatzeak, aldatzeak, ondorioek edo suntsiarazteak sor ditzakeen auzigaiak administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ardurapekoak izango dira.

            Zazpigarrena. Indarraldia.

            Hitzarmen honen indarraldia 4 urtekoa izango da, sinatzen den unetik aurrera.

            Aurreko paragrafoan aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu ahal izango dute hitzarmena lau urte gehiagoz luzatzea edo azkentzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat etorriz.

            Zortzigarrena. Ebazpena.

            Alderdi sinatzaileetako batek hitzarmen hau betetzen ez badu, hitzarmena suntsiarazi egingo da, dagokion aldeari gutxienez hilabete lehenago idatziz jakinarazita.

            Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek hitzarmena suntsiarazteko arrazoia izango da hitzarmenean jasotako klausulak eta indarrean dagoen legeriak hitzarmenaren izaeraren ondorioz jasotzen dituen beste edozein klausula ez betetzea.

            Nolanahi ere, alderdiek konpromisoa hartzen dute salaketa jakinarazteko unean hasitako ekintzen garapena amaitzeko. Era berean, hitzarmena suntsiaraztean, ez da kalte-galeren ordainik emango.

            EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

            SEGURTASUNEKO SAILBURUA

            __ (udalaren izena) __(E)KO UDALA

            ALKATEA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik