Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2021. urterako tarifak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 253
  • Hurrenkera-zk.: 5416
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/02
  • Argitaratze-data: 2020/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2020ko abenduaren 2an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapenak.

ERABAKIA

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2021. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2021. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2021. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:

  1. Eskoriatzako Udala, Debagoieneko eskualdekoa:

    (Ikus .PDF)

  1. Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

  2. Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Halaber, larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n aplikatuko da. Era berean, tarifa hau lanegunetan 22:00etatik 07:00etara aplikatuko da.

  1. Andoain, Astigarraga eta Urnietako Udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:

    (Ikus .PDF)

  1. Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

  2. Tarifa hau egunero ezarriko da, gaueko 22:00etatik goizeko 07:00etara, baita igande eta Autonomia Erkidegorako eta herri mailarako erabakitako jaiegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n.

  3. Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

  1. Pasaiako Udala, Oarsoaldea eskualdekoa:

    (Ikus .PDF)

  1. Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da, larunbatetan izan ezik.

  2. Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

  3. Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

  1. Azpeitiako Udala, Urola Erdiko eskualdekoa:

    (Ikus .PDF)

  1. Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

  2. Tarifa hau egunero ezarriko da, gaueko 22:00etatik goizeko 07:00etara, baita igande eta Autonomia Erkidegorako eta herri mailarako erabakitako jaiegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n.

  1. Zumarragako Udala, Urola Garaiko eskualdekoa:

    (Ikus .PDF)

  1. Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

  2. Tarifa hau egunero ezarriko da, gaueko 22:00etatik goizeko 07:00etara, baita igande eta Autonomia Erkidegorako eta herri mailarako erabakitako jaiegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan eta abenduaren 24an eta 31n.

  1. Bilboko Udala:

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

  1. Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

  2. Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da, eta, gainera, Aste Nagusiko lanegunetan eta abenduaren 24an eta 31n.

  3. Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara. Aste Nagusiko laneguneko eta abenduko 24 eta 31ko bezperetan ez da tarifa hau aplikatuko.

  4. Gutxieneko tarifak 1.550 metroko ibilbidea.

    Bigarrena. Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 2a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

    JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik