Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egiteko laguntzetarako eta dirulaguntzetarako 2020ko ekitaldiko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 262
  • Hurrenkera-zk.: 5609
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/30
  • Argitaratze-data: 2020/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko irailaren 2ko Aginduaren bidez, Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egiteko laguntzetarako eta dirulaguntzetarako 2020ko ekitaldiko deialdia egin zen.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko irailaren 2ko Aginduak xedatutakoarekin bat etorriz (agindu horrek Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egiteko laguntzetarako eta dirulaguntzetarako 2020ko deialdia egin zuen), eta xede horrekin eratutako balorazio-epaimahaiak landutako txostena aztertu ondoren, honako hau

  1. Dirulaguntza hauek ematea:

    Konpentsatzeko laguntzak

    (Ikus .PDF)

    Zaintzeko dirulaguntzak

    (Ikus .PDF)

  2. Diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko irailaren 2ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoa bete behar da (agindu horrek Urdaibaiko Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egiteko laguntzetarako eta dirulaguntzetarako 2020ko deialdia egin zuen).

    Ingurumeneko sailburuordeak ebazpena eman ondoren, artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera ordainduko da dirulaguntza: ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 11. artikulua (dekretu horrek Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak arautzen ditu).

  3. Dirulaguntza hauek ukatzea:

    Konpentsatzeko laguntzak

    (Ikus .PDF)

    Zaintzeko dirulaguntzak

    (Ikus .PDF)

    Hauek dira ukatzeko arrazoiak:

    (Ikus .PDF)

  4. Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, publizitate-ondorioetarako, bat etorriz ekainaren 4ko 83/2019 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin (dekretu horrek Urdaibai Biosfera Erreserban izandako errentagarritasun finantzarioaren galera konpentsatzeko eta zaintza-akordioen bidez ingurumen-kudeaketa egokia egiteko dirulaguntzak arautzen ditu).

  5. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 123. artikuluan eta hurrengoetan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 30a.

    Ingurumeneko sailburuordea,

    AMAIA BARREDO MARTÍN.