Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 26koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, balio publikoa modu bateratuan sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 5278
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/26
  • Argitaratze-data: 2020/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2020ko uztailaren 30eko Aginduak onetsi egiten du balio publikoa modu bateratuan sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko deialdia (2020ko irailaren 4ko EHAA, 174 zk.), eta Agindu horretan ezarritakoari jarraituz, eta Hautaketa Batzordeak egindako proposamena aztertuta, zazpigarren oinarriko 9.atala betez,

Lehenengoa. «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek:

a) 6.000 euro gordin, parte-hartzea sustatzeko zenbait modu aplikatzeko aukera ematen duen balio publikoa modu bateratuan sortzeko proiektu berritzailea aintzat hartzeko.

b) 3.000 euro gordin, jardunbide egokiak beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.

  1. kanpoko aholkularitza, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan.

  2. saritutako proiektuari zabalkundea emango zaio komunikabide eta hedabideetan.

    Ondoren adierazitako proiektuetarako:

    (Ikus .PDF)

    Bigarrena. Eranskinean argitaratzea onartutako proiektu bakoitzerako Hautaketa Batzordeak egindako balioespenak.

    Aurkeztu diren eskaera hauek ezetsi egin dira, Aginduan ezarritako eskakizunak ez dituztelako bete:

    1. espedientea:

      Eskatzailea: María Marchessi Gutierrez-Semprun.

      Proiektua: Mahaia Artisan Objects.

      Arrazoia: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

    1. espedientea:

      Eskatzailea: Harreman, S. Coop.

      Proiektua: El Teatro Comunitario como herramienta de empoderamiento socio-comunitario.

      Arrazoia: ez ditu egunean zerga-betebeharrak.

    1. espedientea:

      Eskatzailea: Lurstudio Koop. Elk. Txikia.

      Proiektua: Participación ciudadana en el nuevo plan general de ordenación urbana de Zumaia (PGOU)

      Arrazoia: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

      Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

      Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar daiteke sail bereko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

      Bosgarrena. Entitate sarituek idatziz eta berariaz adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena argitaratu eta 3 egun naturaleko epean. Horretarako, inprimaki bat izango dute eskuragarri Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

      Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a.

      Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

      JONE BERRIOZABAL BOVEDA.

      (Ikus .PDF)