Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 24koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 254
  • Hurrenkera-zk.: 5458
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/24
  • Argitaratze-data: 2020/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

  1. Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2020ko maiatzaren 11ko akordioa betetzeko xedez sortutako lantaldeak aurretik egindako negoziazioekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen 19. artikuluaren 9. eta 15. apartatuetan eta azken xedapenetako bigarrenean xedatutakoaren inguruan azaldu diren eskumen-desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko helburua izanik, bi alderdiek desadostasun horiek konpondutzat hartu dituzte, baldintza hauen arabera:

    1. Bi alderdiek uste dute Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen 19. artikuluaren 9. eta 15. apartatuak oinarrizko legeriaren arabera interpretatu behar direla.

      Hala, 19.15 artikulua honela ulertu behar da: pentsio-planetarako ekarpenak baimendutako ordainsari-igoera orokorraren mugen barruan baino ezin dira egin (Sektore publikoaren eremuko ordainsarien arloan presako neurriak onartzen dituen urtarrilaren 21eko 2/2020 Errege Lege Dekretuaren 3 Hiru artikulua).

      Bestalde, 19.9 artikulua ere oinarrizko araudiaren arabera ulertu behar da, zeinak gizarte-ekintzako gastuak ez baititu sartzen soldata-masaren barruan, eta partida hori handitzea debekatzen baitu (Sektore publikoaren eremuko ordainsarien arloan presako neurriak onartzen dituen urtarrilaren 21eko 2/2020 Errege Lege Dekretuaren 3 Bi artikuluaren lehenengo paragrafoa).

    2. Erreferentziazko Legearen azken xedapenetako bigarrenari buruz sortutako eztabaidari dagokionez, bi alderdiek uste dute tributuaren helburua, aldatzen ez den Uren 1/2006 Legearen zioen azalpenean jasotzen den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzeko ura izatea dela, ura hartzeko lekua edozein dela ere. Horregatik, ezarritako kanona bakarra da, eta horrela azalduko da berariaz erregelamendu-garapenean; gainera, argi eta garbi adieraziko da ez dela jabari publiko bat erabiltzeagatiko kanona.

  2. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2 artikuluan adierazitako organoetatik edozeinen bidez, manuan bertan adierazitako ondorioak izan ditzan, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Madril, 2020ko azaroaren 20a.

    Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

    CAROLINA DARIAS SAN SEBASTIÁN.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.