Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez instalazioa baimentzen baita, exekuzio-proiektua onesten baita eta onura publikoa deklaratzen baita honako proiektu honi buruz: «Ormaiztegi TA-Abadiño TA 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko aireko linea elektrikoa berritzea», Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu, Antzuola, Bergara, Elgeta eta Legazpiko udalerrietan (Gipuzkoa) eta Elorrio eta Abadiñoko udalerrietan (Bizkaia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 5327
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/16
  • Argitaratze-data: 2020/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espedienteak: 20-ATY-2018-163 eta 48-ATY-2018-88.

  1. 2018ko abuztuaren 6an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (gaur egun, I-De Redes Eléctricas Inteligentes SAU; egoitza: San Adrian etorbidea 48, Bilbao) administrazio-baimena, proiektuaren onespena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen proiektu honi buruz: «Ormaiztegi TA-Abadiño TA 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko aireko linea elektrikoa berritzea», Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu, Antzuola, Bergara, Elgeta eta Legazpiko udalerrietan (Gipuzkoa) eta Elorrio eta Abadiñoko udalerrietan (Bizkaia).

  2. Instalazioaren proiektua jendaurrean jarri zen, eta, harekin batera, eskatzaileak desjabetu beharrezkotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) ezarritakoaren ondorioetarako, bat etorriz errege dekretu horren azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduko 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean (2013-12-11ko BOE) xedatutakoarekin, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusitakoarekin lotuta (1998-03-27ko EHAA).

  3. Ondorio horietarako, informazio publikoaren izapidea betetze aldera, iragarkia argitaratu zen honako hauetan: Gabiria, Ezkio, Zumarraga, Urretxu, Antzuola, Bergara, Elgeta eta Legazpiko udalen (Gipuzkoa) eta Elorrio eta Abadiñoko udalen (Bizkaia) iragarki-oholetan, arauzko epean; 2019-02-26ko EHAAn; 2019-02-28ko GAOn; 2019-03-01eko BAOn; 2019-02-26ko «El Diario Vasco»-n, eta 2019-03-04ko «Deia»-n.

  4. Informazio publikoaren izapidearekin batera, 2019ko otsailaren 25ean, zegozkien separatak igorri zitzaizkien honako hauei: Gabiria, Ezkio, Zumarraga, Urretxu, Antzuola, Bergara, Elgeta eta Legazpiko udalei (Gipuzkoa), Gipuzkoako Foru Aldundiari (Bide Azpiegituretarako Departamentua), EDP Energía enpresari, URA Uraren Euskal Agentziari (Gipuzkoa), Telefónica SAri, ADIF SAUri, Enagas Red Eléctrica de España SAUri, Nortegas Energía Distribución SAUri eta Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzari, eta eskatu zitzaien eskaeraren alde edo aurka agertzeko eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko; halaber, 2019ko otsailaren 14an, separatak igorri zitzaizkien Elorrio eta Abadiñoko udalei (Bizkaia), Bizkaiko Foru Aldundiari (Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila) eta URA Uraren Euskal Agentziari (Bizkaia), xede berarekin.

  5. 2019ko apirilaren 8an, berriz ere eskatu zitzaien eskaeraren alde edo aurka agertzeko eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko, Gabiria, Ezkio, Zumarraga, Urretxu, Antzuola, Bergara, Elgeta eta Legazpiko udalei, URA Uraren Euskal Agentziari, ADIF SAUri, EDP Energíari, Gas Euskadi enpresari (Nortegas Energía distribución SAU), Red Eléctrica de España SAUri (Gipuzkoa), eta, 2019ko apirilaren 16an, Elorriko Udalari eta URA Uraren Euskal Agentziari (Bizkaia).

  6. Proiektuaren alde edo kontra agertzeko eta, hala bazegokion, baldintza teknikoak ezartzeko egindako eskaeraren aurrean, adostasuna agertu zioten aurkeztutako proiektuari Zumarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuak eta Telefónica de España SAU eta ADIF SAU enpresek, eta baldintza batzuk ezarri zituzten. Enpresa eskatzaileari baldintza horiek helarazi zitzaizkion, eta erantzun zuen haiekin ados zegoela.

  7. Gabiriako Udalak euskarri batzuetarako bide berriak zabaltzeari buruzko idazkia aurkeztu zuen. Idazki hori enpresa eskatzaileari helarazi ondoren, hark erantzun zuen bide horiek jasota daudela proiektuak eragindako ondasunen eta eskubideen zerrendan, aldi baterako okupazio gisa, behar den kalte-ordaina emateko.

  8. Red Eléctrica de España SAU enpresak REEko lineen eta proiektuaren linearen arteko gurutzatzeei buruzko informazio gehiago emateko eskatu zuen idazki baten bidez. Idazki hori enpresa eskatzaileari helarazita, REEren jabetzako lineekiko gurutzaketen oinplano eta profil eguneratuak aurkeztu zituen. Agiri horiek REEri helarazita, bere lineen eta proiektuaren arteko gurutzaketak arauzkoak direla erantzun zuen, epez kanpo.

  9. Enagas enpresa proiektuaren alde agertu zen, eta Gobernuaren Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkariordeen eskumena diren gasbideak daudela adierazi zuen (Industria eta Energiako Eremu Funtzionala). Idazki hori enpresa eskatzaileari helarazi zitzaion, eta harekin ados zegoela erantzun zuen, eta eskatu zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak txosten-eskaera aipatutako erakundeei bideratzeko.

  10. 2019ko irailaren 24an, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzara zegokion separata igorri zen, bai eta eskaeraren alde edo kontra zegoen adierazteko eta, hala bazegokion, baldintza tekniko egokiak ezartzeko eskatu ere. 2019ko azaroaren 20an berriz egin zitzaion eskaera Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzari, baina ez zion erantzun.

  11. Abadiñoko Udalak prozedurari buruzko gogoetak helarazi zituen. Enpresa eskatzaileari idazki horren berri emanda, indarrean diren xedapen arauemaileetara igorri zuen.

  12. Bizkaiko Foru Aldundiak (Euskara eta Kultura Saila) ingurumen-inpaktuaren azterketan ezarritako neurri zuzentzaileak aplikatu beharra zegoela adierazi zuen, eta Euskal Kultura Ondarearen Zentroari kontsulta egitea aholkatu zuen, oraindik kalifikatu edo inbentariatu gabe dauden ondasunak baleude ere. Enpresa eskatzaileari baldintza horiek helarazi zitzaizkion, eta erantzun zuen haiekin ados zegoela.

  13. Bizkaiko Foru Aldundiak (Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila) adierazi zuen ez zela bideragarria linea BI-2632 errepidearen gainetik gurutzatzea, linearen 90 eta 91 euskarrien artean, eta 92N euskarria (berria) errepide horretatik gertu egotea, eta informazio gehigarria eskatu zuen. Idazki hori enpresa eskatzaileari helarazi ondoren, hark egiaztatu zuen proiektuak ez duela 90 eta 91 euskarrien arteko zatia aldatzen eta 92N euskarria errepide horren babes-eremutik kanpo dagoela (ikus Bizkaiko Errepideei buruzko martxoaren 24ko 2/2011 Foru Araua).

  14. URA Uraren Euskal Agentziak informazio gehigarria eskatu zuen, baldintza orokorrak ezarri zituen eta administrazio-baimen sektorial egokia eskuratzea jarri zuen obra gauzatzeko baldintza gisa. Enpresa eskatzaileari idazki hori helarazi zitzaion, eta hark iritzi zion eskatutako agiriak aurkeztuta zituela; hala ere, izapide horretan eskatutako agiriak aurkezteko konpromisoa agertu zuen. Erantzuna URAri helarazita, ez zuen bestelako erantzunik eman.

  15. Informazio publikorako aldiaren barruan, ez zioten alegazio-idazkirik aurkeztu proiektuari, ez Gipuzkoan, ezta Bizkaian ere.

  16. 2020ko irailaren 11n, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bitartez ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen baita honako proiektu honi buruz: «Ormaiztegi TA-Abadiño TA 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa berritzea», Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu, Antzuola, Bergara, Elgeta eta Legazpiko udalerrietan (Gipuzkoa) eta Elorrio eta Abadiñoko udalerrietan (Bizkaia). (EHAA, 2020-09-29).

  1. Espedienteak honako hauetan agindutako erregelamenduzko izapideak bete ditu: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena, eta bat datorren gainerako legedia.

  2. Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar berarekin ondasun eta eskubide horiek hartu beharra eta presaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

  3. Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak zehazten du zer proiekturi ezarri behar zaien ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazio-prozedura.

  4. Espedientearen izapideetan eta edukian egiaztaturik dago bete egiten direla indarreko legerian eta aplikatu beharreko gainerako legeetan ezarritako baldintzak eta betekizunak.

  5. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak (2017-04-21eko EHAA) emandako eskumena erabiliz, zeina indarrean baitago Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuarekin bat etorriz (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), honako hau

Bat. I-De Redes Eléctricas Inteligentes SAUri instalazioa baimentzea eta proiektu honen exekuzioa onestea: «Ormaiztegi TA-Abadiño TA zirkuitu bikoitzeko 132 kV-ko linea elektrikoa berritzea», Gabiria, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Urretxu, Antzuola, Bergara, Elgeta eta Legazpiko udalerrietan (Gipuzkoa) eta Elorrio eta Abadiñoko udalerrietan (Bizkaia).

Honako lan hauek egingo dira:

  1. Linearen zati hauetan (16.127,37 m luze) dauden burdineriak, isolamenduak eta eroaleak ordeztea (LA-280 jartzea LA-180ren ordez):

    8 eusk. 40 eusk. (9.310,58 m). Zati honetan 14, 15, 21, 22, 24, 25, 36, 37, 38 eta 39 euskarriak ere kenduko dira, eta euskarri berriak jarriko dira haien ordez (14N, 15N, 21N, 22N, 24N, 25N, 36N, 37N eta 38N), 39an izan ezik, deus gabe utziko baita. 27BISN eta 33BISN euskarri berriak ere ezarriko dira.

    67 eusk. 89 eusk. (4.883,84 m). Zati honetan 72, 74, 75, 76 eta 77 euskarriak ere kenduko dira, eta berri batzuk jarriko dira haien ordez (72N, 74N, 75N, 76N eta 77N), 76an izan ezik, deus gabe utziko baita.

    91 eusk. 101 eusk. (1.932,95 m). 92, 93, 94, 95, 96, 99 eta 100 euskarriak kenduko dira, eta berri batzuk jarriko dira haien ordez (92N, 93N, 99N eta 100N). 94, 95 eta 96 euskarrien kokapenak deus gabe geldituko dira.

  2. 101 eusk. Abadiño TA zatia (4.378,87 m) administratiboki erregularizatuko da 223/2008 EDak onetsitako erregelamenduaren arabera, eta honako jarduketa hauek dakartza horrek, eroalerik edo lur-konexioko kablerik aldatu gabe:

    103 N euskarria jartzea 103ren ordez.

    2 euskarri berri jartzea. 105BISN eta 107BISN.

    Dagoen 113 euskarriaren gurutzeta indartzea.

  3. Jarduketak 27BISN eusk. Orbegozo TA deribazioan (614,03 m):

    Dauden burdineriak, isolamenduak eta eroaleak ordeztea (LA-180 jartzea LA-180ren ordez).

    1N euskarria jartzea 1 euskarriaren ordez.

  4. 28 eusk. Legazpi TA portalea deribazioan (1.000,18 m), dauden burdineriak, isolamenduak eta eroaleak ordeztea (LA-180 jartzea LA-180ren ordez).

  5. Deribazioaren lehen baoan (95,3 m), 101 euskarritik Zaldibar TAra, segurtasuna hobetzeko eta horren lehen euskarriak jasaten dituen tentsioak gutxitzeko:

    Eroalea eta lur-konexioko kablea tipologia bereko beste batzuez ordeztea (LA-180).

    1BISN euskarri gehigarria ezarriko da.

    Bi. Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Deklarazioak, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

    Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Errege Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz ematen da ebazpen hau:

  1. Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldakuntzekin bat.

  2. Bi urteko epea egongo da obrak martxan jartzeko, ebazpen honen datatik kontatzen hasita.

  3. Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde-ordezkaritzei jakinarazi beharko die lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-aktak egin ahal izateko.

  4. Ebazpen hau ematen da, ezertan eragotzi gabe eta alde batera utzita udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenak eta obrak egiteko beharrezkoak diren gainerako agiriak; eskatzaileak horiek guztiak eskuratzeko betebeharra izango du. Halaber, baimen hau hirugarren batzuek izan ditzaketen eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hala ezarritako baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 16a.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    ZIGOR URKIAGA URKIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik