Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 11koa, Europar Gaietarako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Flandria eta Gales eskualde estrategikoekin 2020-2021ean lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 5386
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/11
  • Argitaratze-data: 2020/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2020ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez, Flandria eta Gales eskualde estrategikoekin 2020-2021ean lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia iragarri zen.

Deialdiari buruzko ebazpen horren 7. artikuluan izendatutako ebaluazio-batzordeak dirulaguntzak emateko proposamena egin du. Proposamen hori ikusirik, hau

Lehenengoa. Flandria eta Gales eskualde estrategikoekin 2020-2021ean lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak eranskineko zerrendan ageri diren erakundeei adjudikatzea. Eranskin horretan bertan zehazten da laguntzen zenbatekoa.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 11.

Europar Gaietarako zuzendaria,

MIKEL ANTON ZARRAGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.