Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 2koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduan jasotako laguntzen deialdian subentzionaturiko jardueren eta ukaturiko eskaeren zerrenda argitaratzeko dena, hain zuzen ere, esku-hartze sozialeko jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzendutako jardueretarako laguntza-lerroan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 252
  • Hurrenkera-zk.: 5407
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/02
  • Argitaratze-data: 2020/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da, 2020rako.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio dirulaguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzea da bidezkoa.

Ondorioz, hauxe