Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko irailaren 10ekoa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (Bitartez deialdia) emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 3791
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/09/10
  • Argitaratze-data: 2020/09/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik 2020. urtean Kultura eta Gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Agindua.

Kontuan izanda, Agindu horren 11. artikuluaren arabera, aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzorde batek Ebazpen proposamena egingo duela eta Batzorde horretako kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez emango direla.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: Rafael Elizondo Saiz jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Batzordekideak: Jone Uriarte Iriarte andrea, Iker Durana Fernandez de Retana jauna eta Natxo Rodriguez Arcaute jauna.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 10a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.