Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko irailaren 7koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko lanpostu bat kentzea xedatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 3753
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/09/07
  • Argitaratze-data: 2020/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuaren 6.3.e) artikuluan esleitutako eginkizunak baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Enrique Ullibarriarana Errasti jauna Biktimen Harretarako koordinatzaile aholkulariaren kargutik kentzea (5258 kodea, 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Kargu uzteak 2020ko irailaren 7an izango ditu eraginak.

Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 7a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik