Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko irailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita txanda-kontraturako laguntzei buruzko 2018ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko abenduaren 28an egindako bileran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 3743
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/09/04
  • Argitaratze-data: 2020/09/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea txanda-kontraturako laguntzei buruzko 2018ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko abenduaren 28ko bileran (2017ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da ebazpen honen eranskina.

Bigarrena. Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari Nagusia.

Ordezteagatik, 82/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, Lanbideren Estatutuak onartzen dituena (10.3 artikulua).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

JOSE NESTOR ARANA ARABAOLAZA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.