Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko irailaren 2koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2020. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien dirulaguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 3629
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/09/02
  • Argitaratze-data: 2020/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2019ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2020ko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, dirulaguntzok arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz aldatu zen.

Aipatutako Ebazpenean izendatutako Ebaluazio Batzordeak eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Eta, hori dela-eta, honako hau,

Lehenengoa. I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu izanagatik.

Bigarrena. II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, baten batek VII. kapituluko dirulaguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, eta esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.

Bosgarrena. Dirulaguntzak ez esleitzea V. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Seigarrena. Dirulaguntzak ez esleitzea VI. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Zazpigarrena. Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 2a.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria,

GORKA ÁLVAREZ ARANBURU.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.