Arautegia

Inprimatu

73/2020 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, Ameba Kultur Elkarteak aurkeztu duen uko egite formala onartzen duena, hain zuzen, Getxo udalerriko 105.6 MHz-ri dagokion frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziari uko egitea, lizentzia azkentzearen ondorioetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3462
  • Xedapen-zk.: 73
  • Xedapen-data: 2020/08/25
  • Argitaratze-data: 2020/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

2020ko abuztuaren 25ean eginiko batzarrean, Jaurlaritzaren Kontseiluak onetsi du Ameba Kultur Elkarteak aurkeztu duen uko egite formala onartzea, hain zuzen, Getxo udalerriko 105.6 MHz-ri dagokion frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziari uko egiteko, lizentzia azkentzearen ondorioetarako. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publizitatea emateko, hau

964/2006 Errege Dekretuak, irailaren 1ekoak, frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako soinudun irrati-difusioaren plan tekniko nazionala onartzen duenak, guztira 34 frekuentzia planifikatu zituen, Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharrekoak. Euskadin ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko araubide juridikoa arautzen duen Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 7.1 artikuluaren arabera, Gobernu Kontseiluak, 2012ko otsailaren 28ko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onartu zituen. Azkenik, Kultura sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez, dagokion lehiaketa publikorako deialdia egin zen.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez eta Balorazio Mahaiak egindako proposamena ikusita, lizentziak ematea erabaki zuen. Egintza horren bidez ebazten da lehiaketa, interesdunari jakinarazi behar zaiola, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela. Aipatutako lehiaketa publikoan azkenean onartutako esleipenen ondorioz, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen, 2019ko otsailaren 19an, besteak beste, irrati-komunikazioko zerbitzurako lizentzia bat Ameba Kultur Elkarteari ematea, hain zuzen, Getxoko udalerriari dagokion 105.6 MHz-ko frekuentzia.

2019ko martxoaren 4an, esleipena formalizatzeko administrazio-agiria sinatu zuen elkarteak, eta Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzaren 2019ko martxoaren 15eko Ebazpenaren bidez, jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboari dagokion jabari publikoko emakida eman zitzaion hari. Gauzak horrela, 2020ko otsailaren 13an, Ameba Kultur Elkarteak modu formalean irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentziari uko egitea aurkeztu du, aldez aurretik elkartean horretarako beharrezkoa den erabakia hartuta.

Ondorioz, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorraren 30.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, hau da, titularrak uko egiteagatik emandako lizentzia azkentzearen ondorioetarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, aztertu ostean, hau

Lehenengoa. Onartzea Ameba Kultur Elkarteak egindako uko formala Getxoko 105.6 MHz-ko frekuentziari dagokion frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentziari, Gobernu Kontseiluaren 2019ko otsailaren 19ko Erabakiaren bidez emandakoa.

Bigarrena. Ameba Kultur Elkarteari emandako erreferentziazko irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia azkendutzat jotzea, titularrak formalki uko egin diolako.

Hirugarrena. Ameba Kultur Elkarteari jakinaraztea uko egitea eta lizentzia azkentzea onartzen duen erabaki hau, bai eta Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatuko Idazkaritzari ere jakinaraztea jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko gaitzen duen titulua azkendu dela, dagozkion ondorioetarako.

Laugarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aginduko du.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik