Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 6koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko 2020ko abuztuan azkendu diren lankidetza-hitzarmenen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 3488
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/08/06
  • Argitaratze-data: 2020/09/03

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen ebazpen honen eranskinean adierazitako udalekin Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren babesean (modu iragankorrean indarrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera).

Hitzarmen horien bidez, herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta haren mendeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikoko zuzenbide publikoko erakundeei zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak udal erregistroetan aurkeztu ahal izango dituzte eraginkortasun osoz.

Hitzarmenaren seigarren klausulak hitzarmenen indarraldia lau urterako ezartzen du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, bai eta Administrazio sinatzaileren batek, espresuki, kontrakorik adierazten ez badu, hitzarmena, besterik gabe, beste lau urterako luzatuko dela.

Hitzarmenetan aurreikusitako epea amaitu denez, azkendu egin dira Eusko Jaurlaritzaren eta eranskinean aipatutako udalen arteko lankidetza-hitzarmenak.

Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horien azkentzea argitaratu behar dela: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, lurralde historiko bakoitzeko aldizkari ofizialean, eta udal bakoitzaren iragarki-taulan.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, hitzarmenen seigarren klausula, eta, bestetik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikulua, honako hau

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik