Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 6koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, kanpo-harremanetarako teknikari espezialista lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3457
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/08/06
  • Argitaratze-data: 2020/09/01

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Kanpo-harremanetarako teknikari espezialista» lanpostua hutsik dagoenez, 511291 kodea, 19 dotazioa, Euskadiren Europa Batasuneko Ordezkaritzan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki da. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora ez badute bete.

  3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostua jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

  2. Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio publikoan eta, hala egokituz gero, enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrezkotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Lehendakaritzaren Idazkari Nagusiaren Ebazpen baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

      Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 6a.

      Lehendakaritzako idazkari nagusia,

      JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Deialdiko lanpostua: kanpo-harremanetarako teknikari espezialista.

Kodea: 511291.

Dotazioa: 19.

Kidegoak: A.

Destino-osagarriaren maila: 28.

Berariazko osagarria: I-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigorrezkotasun-data: 2020-01-27.

Kokapena: Euskadiren Europa Batasuneko Ordezkaritza.

Herria: Bruselas.

Betebeharrak:

Nazioarteko edo Europako Elkarteko Zuzenbideko Masterra edo Graduondoko titulua, gutxienez 180 ordukoa.

Ingelesa edo frantsesa jakitea B1 ertaineko egiaztagiriaren mailan edo baliokidean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.