Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez uko egitea onartzen baita eta indargabetzen baita Txindorra Kontsultoria SL erakundea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea delako aitorpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 3584
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/29
  • Argitaratze-data: 2020/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen. Aitorpen horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatu nahi dira, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuko dira, aipatutako aitorpenaren bidez.

Txindorra Kontsultoria SL erakundeak 2020ko uztailaren 6an bidali duen idazkiaren bidez, jakinarazi du enpresaren aitorpenari uko egiteko asmoa duela, egoera honetan aitorpenak ezartzen dituen betebeharrak ezin dituelako bere gain hartu, egoera balioetsita. «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zuen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa aztertu ostean, honako hau

Lehenengoa. Onartzea Txindorra Kontsultoria SL eskatutako ukoa. Erakundeak uko egiten dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emandako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpenari.

Bigarrena. Indargabetzea Txindorra Kontsultoria SL erakundearen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 16.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera (Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Hortaz, ebazpenaren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 29a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik