Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onartzen baita «ST Oiartzun» azpiestazio eraldatzailearen irteerako «Oiartzun-Papresa 1 eta 2» 132 kV-ko linea elektrikoaren aldaketako proiektua eta baimentzen baita haren instalazioa, Oiartzungo eta Lezo udal-mugarteetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 3367
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/27
  • Argitaratze-data: 2020/08/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esp: 20-AT-Y-2019-00156.

  1. 2019ko abenduaren 16an, I-De Redes Eléctricas Inteligentes SAUk (egoitza: San Adrian etorbidea 48, Bilbao) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan eskatu zuen Oiartzungo eta Lezo udal-mugarteetan ST Oiartzun» azpiestazio eraldatzailearen irteerako «Oiartzun-Papresa 1 eta 2» 132 kV-ko linea elektrikoaren aldaketako proiektua onartzea eta proiektu horren administrazio-baimena.

  2. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegian, ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan (2008-03-19ko BOE) xedaturikoari jarraiki, aipatutako proiektua jendaurrean erakusgai jarri da hogei eguneko epean.

  3. Ondorio horietarako, informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen, 2020ko maiatzaren 6ko EHAAn, 2020ko maiatzaren 7ko GAOn eta www.euskadi.eus web-orrian, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren Energia eta Meategiak ataleko proiektuei buruzko informazioaren atalean.

  4. Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2020ko apirilaren 17an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Oiartzungo Udalari, Lezoko Udalari eta Telefónica España SAUri eskaerarekin ados ote zeuden, edo aitzitik, kontra ote zeuden adierazteko, eta, hala egokituz gero, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko eskatu zitzaien. Ez diote eskaerari erantzun.

  5. 2020ko ekainaren 30an, berriro eskatu zitzaien esan zezatela eskariaren alde ala aurka zeuden, eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko eskatu zitzaien. Telefónicak ez zuen erantzun, Oiartzungo Udalak adierazi zuen proiektuarekin ados zegoela, Lezoko Udalak adierazi zuen proiektuaren alde zegoela eta baldintza teknikoak ezarri zituen; enpresak horrek 2020ko uztailaren 24an eman zion erantzuna txosten horri, eta ados agertzen zen txostenean ezarritako baldintzekin.

  6. Informazioa jendaurrean jartzeko epean, ez zen alegaziorik aurkeztu.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenarekin bat etorriz eman da ebazpen hau, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena.

Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau

Baimena ematea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari instalazio hau gauzatzeko, eta onartzea horren gauzatze-proiektua: «ST Oiartzun» azpiestazio eraldatzailearen irteerako «Oiartzun-Papresa 1 eta 2» 132 kV-ko linea elektrikoaren aldaketako proiektua, Oiartzungo eta Lezo udal-mugarteetan, honako ezaugarri hauek izanik:

132 kV-ko linea:

«Oiartzun-Papresa 1 eta 2» linearen irteera berrantolatu da.

Desmuntatu egin dira, eroale elkartuekin batera, gaur egun dagoen Oiartzun-Papresa linearen euskarri bat eta Oiartzun-Pasajes lineako bi.

Ap.8 eta Ap.7 euskarrien artean dauden zirkuituetako bat kendu egiten da, eta beste bat zubiak bi muturretan irekita mantenduko da.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoari eta ondorengo baldintza orokorrei jarraituz ematen da:

  1. Obrak Alfredo Mas Torres industria-ingenieriak idatzitako eta onartutako «ST Oiartzun» azpiestazio eraldatzailearen irteerako «Oiartzun-Papresa 1 eta 2» 132 kV-ko linea elektrikoaren aldaketako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

  2. Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

  3. Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

  4. Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

    Donostia, 2020ko uztailaren 27a.

    Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

    JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik