Arautegia

Inprimatu

880/2020 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez María Eugenia Ortega Horrillo andreari Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Olagibeleko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzen zaizkion.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3141
  • Xedapen-zk.: 880
  • Xedapen-data: 2020/07/20
  • Argitaratze-data: 2020/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

496/2020 Ebazpenaren bitartez, otsailaren 27koa, onartu egin zen Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Olagibeleko Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Eugenia Ortega Horrillo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Olagibeleko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Lehenengoa. María Eugenia Ortega Horrillo andreari esleitzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Olagibeleko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena. María Eugenia Ortega Horrillo andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena. Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzea, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena. Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena. Izendapen honek 2020ko uztailaren 21ean izango ditu ondorioak.

Seigarrena. Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen hau jakinaraztea.

Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 20a.

Arabako ESIko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik