Arautegia

Inprimatu

872/2020 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena, zeinaren bidez Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko Zuzendaritzan zuzendaritzako idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe utzi den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3142
  • Xedapen-zk.: 872
  • Xedapen-data: 2020/07/15
  • Argitaratze-data: 2020/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen urtarrilaren 13ko 65/2020 Ebazpenaren bidez, zuzendaritza-idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen, Osakidetzako Arreta Integratuko Zuzendaritzan, Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Deialdiaren 4. eta 6. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, izangaien balorazioa egin ondoren, eta txosten arrazoitua egin ondoren, deialdiari amaiera eman zitzaion, eta hutsik geratu zen.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 80.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Deialdi publikoa duen izendapen askea egitean, organo eskudunak erabakitzen du hautagaien egokitasuna, lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizunei dagokienez».

Hori oinarri hartuta, onartutako hautagai-zerrenda bakoitzaren curriculumak defendatu eta jendaurrean jarri ondoren, Balorazio Batzordeak erabaki zuen, lanpostuari eskatzen zaizkion baldintzak aztertuta eta baldintza horiek objektiboki baloratuta, horietako bakar batek ere ez zituela aurkeztu bete beharreko lanpostua egokiro garatzeko beharrezkotzat jotzen ziren gaitasunak, trebetasunak, jarrerak eta konpetentziak, hori guztia gaitasun, ezagutza, egokitasun eta esperientzia handiagoko irizpide teknikoetan oinarrituta.

Horiek horrela, eta indarrean dagoen legerian Kudeaketako Zuzendaritza honi langileriaren arloan emandako ahalmenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Hutsik uztea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko Zuzendaritzan zuzendaritzako idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Bigarrena. Intraneten eta Osakidetzaren orri korporatiboan argitaratzeko agintzea. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 15a.

Arabako ESIko zuzendari gerentea,

JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik