Arautegia

Inprimatu

162/2020 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Jose Antonio Monzón Rueda jauna lau urterako izendatzen den, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko zerbitzuburu, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3139
  • Xedapen-zk.: 162
  • Xedapen-data: 2020/07/14
  • Argitaratze-data: 2020/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 9ko 503/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko zerbitzuburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak balioztatu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Jose Antonio Monzón Rueda jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko zerbitzuburu, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, zera

Lehenengoa. Jose Antonio Monzón Rueda jauna Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko atal sanitarioko zerbitzuburu izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: Ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena. Interesduanri eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2020ko uztailaren 14a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik