Arautegia

Inprimatu

906/2020 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Fernando Fernandez Olmeda jauna Pertsonal administratiboaren taldeburu izendatzen den Ospitalez kanpoko Arloko Onarpen Unitatean, izendapen askeko sistemaren bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3138
  • Xedapen-zk.: 906
  • Xedapen-data: 2020/07/09
  • Argitaratze-data: 2020/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2212/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan, Ospitalez kanpoko Arloko Onarpen Unitatean, izendapen askeko sistemaren bidez, Pertsonal administratiboaren taldeburu lanpostu bat betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak aztertu ditu eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Fernando Fernandez Olmeda jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori Ospitalez kanpoko Arloko Onarpen Unitateko Pertsonal administratiboaren taldeburu izendatzea, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

Lehenengoa. Fernando Fernandez Olmeda jauna Pertsonal administratiboaren taldeburu izendatzea Ospitalez kanpoko Arloko Onarpen Unitatean, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Bigarrena. Izendapen honek 2020ko uztailaren 13tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eustea. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko uztailaren 9a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.

E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik