Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 8koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Quebec eskualde estrategikoarekin 2020-2021erako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 2876
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/08
  • Argitaratze-data: 2020/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2019ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez, Quebec eskualde estrategikoarekin 2020-2021erako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia iragarri zen.

Deialdiari buruzko ebazpen horren 7. artikuluan izendatutako ebaluazio-batzordeak dirulaguntzak emateko proposamena egin du. Proposamen hori ikusirik, hau

Lehenengoa. Kanpoan uztea I. eranskineko zerrendan ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskineko zerrendan ageri diren erakundeei Quebec eskualde estrategikoarekin 2020-2021erako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak esleitzea. Eranskin horretan bertan zehazten da laguntzen zenbatekoa.

Hirugarrena. Laguntzak ukatzea III. eranskineko zerrendan ageri diren erakundeei, eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 8a.

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.