Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia. Diru-baliabide horien bidez, finantzatuko dira, 2020ko ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak; agindu horren bidez ezarri ziren gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 2553
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/24
  • Argitaratze-data: 2020/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko ekainaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2020. urtean; eta, Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) letran xedatutakoarekin bat maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuan onartu ziren estatutu horiek, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio haiek argitara ematea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko ekainaren 23ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2020. urtean ebazpen honen eranskinean dago jasota erabakia.

Bigarrena. Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabaki horrek ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren helburua da: gazteentzako ikas-ekinezko lanbide-heziketaren eredua garatzea, Lanbide Heziketako ikasleentzat eta gazte langabeentzat, lanbide-konpetentziak hobetu ditzaten, eta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat eskura dezaten, alternantziako araubidean, enpresan ordainduta egiten duten lan-jardunarekin txandakatuta; hartara, horrek lagundu egingo du enpresen beharrizanak eta langileek lortzen dituzten konpetentziak egokitzen.

COVID-19k eragindako krisiaren ondoriozko nahasmendu ekonomiko eta sozial masiboak EAEko enpresa eta biztanleria aktibo gehienei eragiten die eta eragiten jarraituko du epe labur eta ertainean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, bere eskumenen barruan, enplegua, enpresak eta jarduera ekonomikoa berreskuratzen lagundu nahi du.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresa-sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eta dirulaguntzetarako deialdiak onartzeko eta izapidetzeko eskumena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearen 3.b) artikuluarekin bat eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzeko maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 3.b) artikuluarekin bat.

2014ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatutako 2012ko urriaren 3ko Agindu hori Enplegu eta Gizarte Gaietako eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuena, indarraldi mugagabekoa da, eta, haren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontuetarako lege-mailako arauetan esleituko da programa finantzatzeko zuzkidura ekonomikoa. Halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez argitara emango da urteko zuzkidura zenbatekoa den, programa honen esparruan egindako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen dirulaguntzak finantzatzeko, eta Hezibi programako ikas-ekinezko profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko proiektuetako kostu osagarria finantzatzeko. Indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, aurrekontu-ekitaldi batean emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du gainditu ez aipatutako esleipena ez igoerakoa.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko ekainaren 23ko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak esleitzea 2020 ekitaldirako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko; hartarako, 2.300.000 euro dira guztira; horietatik 690.000 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.610.000 euro, berriz, 2021eko konpromiso-kredituari, programa honen kargura: 3231-Prestakuntza, 41. sekzioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Zenbateko hori handitu daiteke baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketarik onartzen bada. Aldaketarik eginez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak emango du horren berri ebazpen bidez.

Bigarrena. Zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.