Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 23koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez 2020ko apirilaren 22ko bere Ebazpena aldatzen baita. Ebazpen horrek argitara ematen du 2020an literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko prozedura, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 2543
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/24
  • Argitaratze-data: 2020/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Instituzional

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako omisio bat aurkitu da ebazpen honetan: 2020ko apirilaren 22ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020an literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko prozedura arautzen duen deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa (2020ko ekainaren 4ko EHAA, 108. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen: 2020/2176 (10/3) orrialdean, euskarazko bertsioan, 4. artikuluaren b) apartatuan,

honela dio:

  1. Pertsona juridikoen kasuan egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea. Pertsona fisikoen kasuan errolda EAEn izan dezakete, betiere EAEtik kanpo argitaletxe batekin argitaratuko badute itzulpena.

baina honela esan behar du:

  1. Gaztelaniarako itzulpenei dagokienez, pertsona juridikoen kasuan, egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea. Pertsona fisikoen kasuan, errolda EAEn izan dezakete, betiere EAEtik kanpoko argitaletxe batekin argitaratuko badute itzulpena.

Donostia, 2020ko ekainaren 23a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.