Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zein diren sektore estrategiko eta traktoreak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduaren esparruan. Agindu horren bidez, nekazaritza-produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren 2020rako (Lehiatu Berria programa), nekazaritza-produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzeko inbertsioak egiteko eta basogintza-produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntza-lerroetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/01
  • Argitaratze-data: 2020/08/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduan, laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu ziren nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko, 2020rako (Lehiatu Berria programa).

  1. kapituluan adierazitako laguntzak honetarako dira: Tratatuaren I. eranskinean adierazitako nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko. III. kapituluan adierazitako laguntzak honetarako dira: basogintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko.

    Laguntza hauek otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020ko aldiko Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan.

    Laguntzon xedea da: Tratatuaren I. eranskineko nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egitea, arrantzako produktuak alde batera utzita.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduaren bitartez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2020ko deialdiaren oinarriak onartu ziren (Lehiatu Berria programa). Agindu horren 26. artikuluaren 1. paragrafoan eta 31. artikuluaren 2.a) paragrafoan dago xedatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko dela EHAAn, balorazio-batzordea eratu aurretik, eta jakitera emango dela zer sektore jotzen duen estrategiko eta traktoretzat Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak.

    Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak, 2015eko abenduaren 16ko eta 2019ko abenduaren 4ko bileretan, hurrenez hurren, elikagaien industriaren esparruko bi sektore estrategiko izendatu zituen: behi-esnekiak eraldatzeko sektorea eta nekazaritza ekologikotik datozen produktuak eraldatu eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea; baina, bigarren sektore horretan, proiektua ezin izango da izan produktu ekologiko eraldatuak lortzea ez den beste ezertarako, eta lehengaien gutxieneko % 70ek EAEn dauden ustiategietakoak izan behar dute.

    Hori dela-eta, honako hau

Jakinaraztea zein diren sektore estrategiko eta traktoreak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduaren esparruan, eta onartu direla nekazaritza-produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2020rako laguntzen deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa):

Behi-esnekiak eraldatzekoa.

Nekazaritza ekologikotik datozen produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik