Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea bultzatzeko programan jasotako inbertsiorako laguntzen balorazio-batzordeko bokalak, 2020ko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3045
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/01
  • Argitaratze-data: 2020/07/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez, 2020. urterako iragartzen dira mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea bultzatzeko programan jasotako inbertsiorako laguntzak, zeinak dekretu honetan aurreikusita baitaude: 227/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa.

Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 10. artikuluaren 2. paragrafoak hau ezartzen du: «Aurkeztutako eskaerak balioesteko, balorazio-batzorde bat eratuko da, hauek osatuta: elikagaien industriaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularra edo haren ordezkoa (batzordeko zuzendaria izango da), eta batzordekide izango diren beste bi pertsona. Azken bi horiek elikagaien industriaren arloko eskumena duen sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzako teknikarien artean hautatuko dira, eta sailburuordetzaren titularraren ebazpenez izendatuko. Izendapen-ebazpenean, batzordeko idazkaria ere izendatuko da, zeinak hitza izango baitu, baina botorik ez.»

Ikusirik 74/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 23ko Agindua, zeinaren bidez 2020. urterako iragartzen baitira mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea bultzatzeko programan jasotako inbertsiorako laguntzak.

Honako hauek izendatzea balorazio-batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak 2020ko deialdia egin baitzuen mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea bultzatzeko programan inbertsioetarako laguntzak emateko.

Batzordeburua:

Peli Manterola Arteta jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

Bokalak:

Mario Michel Rodriguez jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Miguel Angel Osua Perdigón jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako laguntza-arloko teknikaria, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik