Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko balorazio batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1894
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/04/15
  • Argitaratze-data: 2020/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Agindua, hots, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko araudia ezartzen duena.

Kontuan izanda 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren 10. artikuluak xedatuaren arabera dirulaguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko osatuko den balorazio batzordearen batzarkideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira batzordeko kide:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

Fernando Saez de Ugarte Balza jauna.

Eriz Alberdi Quiñones jauna.

Marta Monfort Ayestaran andrea.

Maider Illana Ezpeleta andrea.

Mizel Theret jauna.

Ana Meabe Anakabe andrea.

Carlos Moran Arostegui jauna.

Igor Razquin Barandiaran jauna.

Matxalen Bilbao Urrutia andrea.

Bertha Bermúdez Pascual andrea.

Severiano Alava Urquizu jauna.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.