Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 2koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez erabaki baita euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren barrutian ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko beketarako 2020ko ekitaldirako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 3366
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/04/02
  • Argitaratze-data: 2020/08/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko beka-programak jaso ahal izateko aurkeztu diren eskabideak kontuan hartu dira, betiere, ezarririko epearen barruan aurkeztu badira. Laguntza hauek urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren bidez aurreikusi ziren.

Eskabideak balioesteko eta aurkeztutako izangaiak hautatzeko prozedura amaitu ondoren, goian aipatutako dekretuak ezarritako hautaketa-batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, eta dekretu bera betez, honako hau

Lehenengoa. Aurkeztutako izangaiak balioesteko prozedurari amaiera ematea, eta, ondorioz, bi beka-programetako onuradunak eta haien ordezkoak izendatzea; hain zuzen ere, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri baitira, hurrenez hurren. Baztertutako eskabideen zerrenda eta baztertzea eragin duten arrazoiak III. eranskinean ageri dira.

Bigarrena. 15 egun balioduneko epea ezartzea, jakinarazpen hau jasotzen denetik zenbatzen hasita, laguntza ematea berariaz onartzeko eta inolako lan ordaindurik egiten ez duela dioen zinpeko aitorpena bidaltzeko.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesatuak gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 2a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)