Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 5ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Lege Aurreproiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1511
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/03/05
  • Argitaratze-data: 2020/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren otsailaren 13ko 4/2020 Dekretuaren bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak egindako Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren lege-aurreproiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute.

Zentzu horretan, lege-aurreproiektuaren izapideei hasiera eman zien Lehendakariaren azaroaren 26ko 36/2019 Dekretuan ezarri zen jendaurrean jarriko zela aurreproiektua, erregulazioan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izatea ziurtatzeko.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Lege-aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera emateko helburuarekin, legearen aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren web-orrian (www.gogora.euskadi.eus) egongo da eskuragarri.

Bilbao, 2020ko martxoaren 5a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik