Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanetarako «Jesús María Leizaola» 2020 sarirako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1726
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/03/02
  • Argitaratze-data: 2020/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

1983ko uztailaren 27ko Lege arautzaileak eginkizun ugari aitortzen dizkio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari. Besteak beste, azpimarratzekoa da gure autonomi sistemak lege eta ekonomiaren arloetan dituen berezitasunei buruzko azterlanak sustatu eta zabaltzeko eginkizuna.

Helburu hori lortu nahian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak «Jesús María Leizaola» ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, inolako zalantzarik gabe, gure herriaren eredu eta ordezkari izan genuen gizon ospetsu horren omenez. Baina izan genuen beste asmorik ere saria eratzerakoan: alde batetik, etapa autonomikoaren garapenaren hasierari buruzko azterlanak bultzatu nahi genituen; eta bestetik, lehengo garai historikoen gaineko ikerlanak sustatu nahi genituen, aldi horiek euskal autonomiaren aurrekariak izan baitziren eta eragina izan baitzuten bere konfigurazioan.

Autonomia-estatutua indarrean jarri zenetik hainbat hamarkada iragan ondoren, egin beharreko hausnarketa ezin da erakunde berrien hasierara eta martxan jartzera eta aurreko historialdien tratamendura bakarrik mugatu behar. Gaur egun, dagoeneko, bada zertaz hausnarketa egin, eta baita egin beharra ere; esate baterako, erakunde horien finkatzeak eta garapenak, eta, baita etorkizuna eraikitzen lagunduko duten eredu, parametro eta proposamenen ekarpen eta aurreratzeari buruz ere.

Gaur egun, «Jesús María Leizaola» saria Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan gauzatzen den dirulaguntza lerro bat da.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da ebazpen honen argitalpena egiten den eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtso hori ebazpena hartu zuen organoari aurkez dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota erantzuna ematen ez bazaio, errekurtsoa ez dela onartu ulertu beharko da, eta administrazioarekiko auzietako bidera joateko aukera irekita egongo da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean eragina izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Lehenengoa. Sarira aurkez daitezke, Euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako eta argitaratu gabeko monografia izaera duten ikerlanak, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitakoak.

Hau da, sarirako aurkez daitezkeen monografia izaera duten argitaratu gabeko ikerlanek esparru horiek jorra ditzakete: autonomietako estatuaren konfigurazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoa; Euskal Autonomia Erkidegoko eraketa, errealitatea eta etorkizuna; beraren gobernu-erakundeak, maila politiko-administratibo guztietan; historia, kultura, bibliografia, zuzenbide, ekonomia, finantza, aurrekontu, fiskalitate, gizarte, estatistika eta beste arloen inguruko berariazko berezitasunak; eta euskal administrazioetako diseinu, antolaketa, funtzionamendu eta etorkizuna.

Argitaratu gabeko lanak dira jabetza intelektualari buruzko legerian ezarritako eran hedatu edo argitaratu ez direnak. Horren ondorioz, ez dira argitaragabetzat joko bitarteko telematikoen bidez, hau da, Interneten zein beste sare batzuen bitartez argitaratutako, hedatutako edo publikoaren eskura jarritako lanak.

Era berean, ezin izango da aurkeztu edozein pertsona edo erakunderekin edozein modutan konprometitutako eskubideak dituen lanik.

Bigarrena. Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak aurkez daitezke sarira.

Lantaldea aurkezten bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna. Era berean, eskaeran espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa, aurkeztutako ikerlanean.

Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu jarraian aipatzen diren kasuren batean aurkezten diren pertsona fisikoek edo jarraian aipatzen diren kasuren batean aurkezten diren pertsonak kide dauzkaten taldeek.

  1. Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat duten edo administrazio-zehapen penalpean dauden pertsona fisikoek, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla; eta, era berean, laneko, merkataritzako edo kargu publikoko izaera dela eta deialdi honetan parte hartzea bateraezina daukaten pertsonek, beti ere bere izaera horri aplikagarri zaion legedia kontuan hartuta.

  2. Aurreko hiru deialdietakoren batean Leizaola saria lortu dutenek.

  3. Funtsean aurreko urteetan aurkeztutako beste ikerlan batzuekin identitate handia duten ikerlanek.

  4. Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean dauden pertsonek.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

    Hirugarrena. Sariaren zenbatekoak honako hauek dira:

  1. Lehenengo saria: 20.000 euro.

  2. Akzesita: 10.000 euro.

    Zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sari horiek.

    Lantalde batek aurkeztutako ikerlan bati ematen bazaio saria edo akzesita, taldekide guztiak izango dira onuradun, legez dagozkien ondorioetarako. Saria edo akzesitaren zenbatekoa lan-taldeak zehaztu duen ehunekoaren arabera banatuko da taldekideen artean; partaidetza-portzentajea adierazi ezean, zati berdinetan banatuko da.

    Laugarrena. Eskabideak, eta horiekin datozen ikerlanak, izapidetze elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, hurrengo arauekin bat etorriz: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua.

    Eskabideak izapidetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa) identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako edozein bitarteko erabili ahal izango da; bitarteko horiek kontsulta daitezke Egoitza elektroniko horretako Izapideak eta Zerbitzuak, Identifikazio Elektronikorako Baliabide Onartuak atalean.

    Aurkezteko epea Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasiko da, eta 2020ko maiatzaren 18an bukatuko da, azken egun hau epe barruan egongo delarik.

    Bai eskabidea baita ikerlana ere hurrengo helbide elektronikoan aurkeztu beharko dira: www.ivap.euskadi.eus/leizaola_saria_2020/z16-h2home/eu

    Norberaren espedientean sartzeko eta haren jarraipena eta izapideak egiteko https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atal berezira jo behar da.

    Ikerlanen gutxieneko luzapena ehun orrialdekoa izango da. Monografiaren diseinua zein testua edozein formatutan aurkeztu ahal izango da; hala ere, gutxieneko luzapenaren baldintza betetzen den ala ez konprobatzeko, erreferente gisa hartuko da formatu hau: justifikatutako testua, lerroartea 1,5ekoa eta letra mota Times New Roman 12.

    Sarira aurkezten direnen nortasuna isilpean gordeko da, eta bakar bakarrik argitaratuko dira sariaren eta akzesitaren irabazleen izenak.

    Bosgarrena. Honako deialdi honen kudeaketa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuari dagokio.

    Seigarrena. Balorazio irizpideak.

    Bai saria, bai akzesita emateko, balorazio irizpideak izango dira ikerlanen kalitate zientifiko-teknikoa eta horietan egiten diren ekarpenen garrantzia.

    Saria, kalitate zientifiko-tekniko bikaina erakusten duen, ekarpen garrantzitsuak egiten dituen eta aurkeztutako lanetatik hoberena den ikerlanari emango zaio.

    Akzesita, kalitate zientifiko-teknikoari eta ekarpenen garrantziari dagokienez, saria lortzeko baino beherako hurren-hurrengo maila erakusten duen ikerlanari emango zaio.

    Salbuespenezko moduan, epaimahaiak bi lan edo gehiago ikerlanik hoberenak edo bigarren hoberenak direla erabaki dezake eta, ondorioz, horiei saria edo akzesita «ex aequo» ematea. Kasu horietan, deialdian aipatzen diren diru-kopuruak lan saridun guztien artean banatuko da zati berdinetan.

    Zazpigarrena. Hona hemen sariak emango zaizkien hautagaiak erabakiko dituen Epaimahaiaren kideak:

    Epaimahaiburua:

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua edo berak izendatutako ordezkoa.

    Kideak:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria edo berak izendatutako ordezkoa.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia edo berak izendatutako ordezkoa.

    Estatutuaren Garapenerako zuzendaria edo berak izendatutako ordezkoa.

    Sarirako aurkeztutako ikerlanen gaien inguruan entzute handiko aditu bi. Horiek, Herri Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak Agindu bidez izendatutakoak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren proposamenez.

    Idazkaria:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen zerbitzuburua edo berak izendatutako ordezkoa, IVAPi atxikitakoa izan behar duela. Hizpidea eta botoa emateko eskubidea izango du.

    Epaimahaia osatzerakoan, ahaleginak egingo dira trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua egon dadila bermatzeko. Ondorio horretarako, ordezkaritza orekatua izango da sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza baldin badu.

    Edozein sexuri dagokionez, aurrean adierazitako ehunekoa betetzea ezinezkoa edo oso zaila gertatzen bada, ezintasun edo zailtasun hori zurituko da Epaimahaia osatzen duten aditu biak izendatzen dituen Aginduan.

    Sariak emateko, Epaimahaia bildu eta daudenen gehiengoaren aldeko botoa beharko da. Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiburuak izango du ebazteko botoa.

    Epaimahaiburua edo Idazkaria, edo izendatutako ordezkoa, Epaimahaiaren bilerara agertu ezean, eta quorum nahikoa betetzen bada, bilerara azaldutako kideen gehiengoaz erabakiko da haien artean nork beteko dituen Epaimahaiburuaren edo Idazkariaren eginkizunak.

    Zortzigarrena. Deialdia eragina izango duen egunetik sei hilabete igaro baino lehenago hartuko du erabakia Epaimahaiak. Epaimahaiak deialdiaren balorazio irizpideei jarraituta, saria edo akzesita hutsik uztea proposatu dezake.

    Bederatzigarrena. Sariaren eta akzesitaren esleipena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpenaren bidez, Epaimahaiaren proposamena jarraituz, egingo da, eta gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da.

    Deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igarota, sarien esleipen ebazpena interesdunei jakinarazi ez bazaie, interesdunek ezezkotzat hartu beharko dute beren eskaera. Hori guztia urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluaren arabera.

    Hamargarrena. Sariaren eta akzesitaren onarpena edo uko egitea, esleipendun direnen aldetik, https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalean telematikoki aurkeztutako idatzi baten bidez jakinarazi beharko da, bost laneguneko epean. Epe hori esleipen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta deialdiaren interneteko helbide elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da. Argitalpena egun berean egingo da.

    Hamaikagarrena. Sarien ordainketa, aldi bakar batez egingo da, esleipena egin eta gero. Zergei buruzko arauekin bat etorriz, hirugarren oinarrian aipatzen diren diru kopuruetatik aplika dakizkiekeen atxikipenak egingo dira.

    Halaber, sarien ordainketa sariak lortzen dituzten ikerlanek beste edozein erakunde publikotik edo pribatutik jasotako edozein motatako dirulaguntzarekin bateragarria izango da.

    Hamabigarrena. Saria eta akzesita onartzeak berekin dakar Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari egile-eskubideak dohainik lagatzea, hamar urteko eperako eta edozein hizkuntzatarako. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak urtebeteko epean ikerlanaren argitalpena aurrera eramateko konpromisoa hartzen du; epe hori zenbatzeko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak edo-eta Erakunde horren argitalpen zerbitzuen esleipendunak diren enpresek bete behar dituzten tramiteak eta betebeharrak burutzeko denborak besterik ez dira kontuan hartuko.

    Saritutako ikerlanak beste lan zabalago batzuen atal badira, Epaimahaiak osorik argitaratzea erabaki dezake; hala eginez gero, egileak obra osoaren ustiapen-eskubideak lagako dizkio administrazioari. Edozein modutan, saria irabazi duela adierazteko, izenburu honekin azaldu beharko da: «Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen «Jesús María Leizaola» 2020 saria» eta «Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen «Jesús María Leizaola» 2020 akzesita».

    Hamahirugarrena. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra) pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako legeria betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: «Ikerketen sustapena». Tratamendu horren helburua da deialdi hau kudeatzea eta ebaztea.

    Tratamenduaren arduraduna da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza. Datuetarako iristeko eskubidea, datuak zuzentzeko, ezabatzeko edo emateko eskubideak, tratamendua mugatzeko eskubidea, tratamenduari aurka egiteko eskubidea eta emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea, edo aplikagarria zaion araudiak arautzen dituen gainerako eskubideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzaren zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean balia daitezke.

    Irabazleen datuak difusio-jardueretan erabil daitezke, eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailari eta dagokion Zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkie. Datu pertsonalak ez dira lagatuko, lege-betebeharra existitzen ez bada, eta ez zaizkie transferituko hirugarren herrialdeei.

    Hemen kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia: https://www.euskadi.eus/tratamendu-jardueren-erregistroa-tje/web01-aprat/eu/eu/contenidos/informacion/rat/eu_def/adjuntos/0602_eu.html

    Hamalaugarrena. Ikerlanen bat aurkezteak deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintzak onartu beharra dakarkio interesdunari.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik