Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, gordailutu eta argitaratzen baita Batzorde Paritarioak hartutako erabaki bat, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren soldata-taulak onartzeko 2020. urterako (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002235012003).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1729
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/28
  • Argitaratze-data: 2020/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

2020ko otsailaren 13an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 16. artikuluan, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.i) artikuluari dagokionez.

Bigarrena. Prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailua sortu zuen urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua.

Hirugarrena. Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailua sortu zuen urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

Lehenengoa. Agindua ematea akordioa inskribatu eta gordailutu dadin Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, eta horren berri alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 28a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

Alex García Mujikak, Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren berme eta jarraipenerako batzorde paritarioak emandako baimena dela bide, hau adierazten du:

2020ko otsailaren 7an ostirala egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz kopiatua:

Planteatzen den gaia: 2020rako soldata-taulak onartzea.

Batzordearen ebazpena: Batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

Lehenengoa. 2020ko soldata-taulak onartzea, akta honen eranskinean jasota dauden zenbatekoekin.

Bigarrena. Lan Harremanen Kontseiluari agintzea, haren lehendakariaren bitartez (Tomás Arrieta Heras), 2020ko soldata-taulak lan-agintaritzari aurkezteko, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen.

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2020ko otsailaren 13an.

% 2KO IGOERA

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik