Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1490
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/27
  • Argitaratze-data: 2020/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 29ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 10eko eta 27 zenbakia duen EHAA), komikiak, nobela grafikoak edo irudidun albumetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeak prestatu eta igorriko dizkit dirulaguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera ondoren azaltzen dena- argitaratzea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Jon Martin Colorado.

Enrique Martinez-Inchausti Portu.

Ane Pikaza Ereño.

Maite Gurrutxaga Otamendi.

Batzorde horren idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.

Bigarrena. Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 27an.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.