Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 21ekoa, Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez luzatzen baita kontsumitzaile-elkarteei emandako dirulaguntzak justifikatzeko epea, laguntza horiek deitzen dituen Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 17.1 artikuluan ezarria.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kontsumobide; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1358
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/21
  • Argitaratze-data: 2020/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko 2019ko ekitaldiko deialdia eta oinarriak argitaratzen dituen Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren Ebazpenaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 17.1 artikuluak ezartzen zuen ezen 2020ko martxoaren 15ean bukatuko zela dirulaguntza justifikatzeko epea.

Justifikazioa aurkezteko ordua iritsita, zenbait huts aurkitu dira, eta huts horiek zaildu egiten dute justifikazioa era telematikoan aurkeztea. Hori dela eta, atzeratu egin da justifikazioaren aurkezpena. Ondorioz, justifikazio-epea luzatu beharra dago.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluak ezartzen du ezarritako epea luzatu daitekeela, ofizioz edo interesdunen eskariz, baldin eta epe hori bukatu aurretik hartzen baita erabakia.

Azaldutakoa guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Luzatzea Kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko 2019ko ekitaldiko deialdia eta oinarriak argitaratzen dituen Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren Ebazpenaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 17.1 artikuluan ezarritako justifikazio-epea.

Bigarrena. 2020ko martxoaren 30a ezartzea emandako dirulaguntza justifikatzeko epearen azken egun gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.