Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 17koa, Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordearena, ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordearen osaera aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1698
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/17
  • Argitaratze-data: 2020/03/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Francisco Javier González Mielgo jauna (Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista) ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena. Idoia Bilbao Meseguer andrea (Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista) izendatzea ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordeko kide.

Hirugarrena. Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 17a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

FÁTIMA ANSOTEGUI ELORDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik