Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 14koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak, eta argitaratzen baita batzordearen osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 1220
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/14
  • Argitaratze-data: 2020/02/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 2ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena, sustapenerako laguntzen modalitatean.

Aintzat hartu da 2020ko urtarrilaren 2ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duela aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak emateko osatuko den balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

Amaia Gabilondo Jauregui anderea.

Jose Luis Gonzalez Blanco jauna.

Ines Delgado Gracia anderea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 14a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.