Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 6koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2019an emandako laguntzak, honako agindu baten babespean emanak: Agindua, 2019ko urriaren 8koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira arauak Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako 2019ko laguntza-programarako, eta laguntza horien deialdia egiten (2019ko urriaren 14ko EHAA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 940
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/06
  • Argitaratze-data: 2020/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko urriaren 8ko Aginduaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, espedienteak ebazten dituen Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazitzat emango da argitaratu eta biharamunetik aurrera. Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, informazioa emate aldera.

Horregatik guztiagatik, Merkataritzako zuzendariaren 2019ko abenduaren 30eko Ebazpena, laguntza-espedienteak ebazten dituena, jakinarazi ondoren, honako hau