Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 6koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Electroquímica de Hernani SA enpresaren (Hernaniko udalerrian kokatua) Kanpoko Larrialdi Plana.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 907
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/06
  • Argitaratze-data: 2020/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu zituen 840/2015 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, eta istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren zehaztu zuen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) idatzi-zatietan ezarritakoa betetzeko, gai arriskutsuak dituzten enpresen Kanpoko Larrialdi Planak jendaurrean jarri behar dira, baldin eta gai arriskutsu horien kantitatea 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 1. eta 2. zatietako 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada.

Industrialariak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren bidez bidali dituen agiriei erantzunez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin batera, enpresa honen Kanpoko Larrialdi Plana egin du: Electroquimica de Hernani SA (Hernaniko udalerrian kokatua). Plan hori 20 egun baliodunez jarri behar da jendaurrean.

Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Electroquimica de Hernani SA (Hernaniko udalerrian kokatua) enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzea, beharrezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Plana 20 egun baliodunez egongo da jendaurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete dadin, Kanpoko Larrialdi Plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz).

Bigarrena. Alegazioak aipatu den epean bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira. Bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein modu erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 6a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

PEDRO ANITUA ALDEKOA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik