Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzen 2019ko erakunde onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1681
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/04
  • Argitaratze-data: 2020/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren (2012ko urriaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) 14.5 artikuluan ezartzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez deialdi honen babesean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratuko da EHAAn, zenbat diru jasoko duten zehaztuta.

Hori dela eta, hauxe

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzen 2019ko erakunde onuradunen zerrenda (agindu horren bidez ezartzen dira gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi Programaren oinarri arautzaileak); zerrenda horretan, honako hauek zehaztuko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean azaltzen denez.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.