Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, 2019. urtean Euskadin kultura arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 668
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/27
  • Argitaratze-data: 2020/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2019ko urriaren 23an argitaratu zen 202 zenbakidun EHAAan 2019ko urriaren 15eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2019. urtean Euskadin kultura arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten zuena.

  2. 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duenaren 49.2 atalean ezarritakoa jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

    Horiek horrela,

Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko urriaren 15eko Aginduaren babesean, 2019. urtean Euskadin kultur arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko emandako dirulaguntzak (I eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.