Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko azaroaren 29ko Ebazpena, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzetarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 775
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/24
  • Argitaratze-data: 2020/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez iragarri zen mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzak laguntzeko 2020ko deialdia; bada, agindu horren laugarren ebatzian izendatzen da laguntza horien balorazio-batzordearen osaera.

Izapidetze-akats baten ondorioz, 2020ko urtarrilaren 10eko EHAAn (6. zk.) argitaratu zen Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko azaroaren 29ko Ebazpena, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzetarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.

Laguntza-izapidetzean akats oro saihesteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, indarrik gabe uzten da ebazpen hori. Hori dela bide, honako hau,

Indarrik gabe uztea Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko azaroaren 29ko Ebazpena, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzetarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.