Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2019ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2020rako laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 509
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/23
  • Argitaratze-data: 2020/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, argitara ematen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2020rako laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa). Ebazpena 2019ko abenduaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 245. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

Euskarazko bertsioan, 3.3 artikuluaren azken atalean, 2019/5879 (34/5) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

Ondorio horietarako, adierazitako baldintza ez da betegabetzat hartuko kontratuak arrazoi hauengatik amaitu badira: bidezko diziplinazko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinagatik erretiroa hartzea, lan-denbora borondatez murriztea, langileen ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

Hau esan behar du:

Baldintza hau betetze aldera, ez dira kontuan hartuko arrazoi hauek medio azkendu diren kontratuak: langileen diziplinazko kaleratze bidezkoak; dimisioak; desgaitasunak; adina betetzeagatiko erretretak; lanaldiaren borondatezko murrizketak; ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

  1. b artikuluan, 2019/5879 (34/5) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua egiterakoan langabea izatea.

    Hau esan behar du:

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua hastean langabea izatea.

    6 artikuluaren 1. atalean, 2019/5879 (34/6) orrialdean, 12 hilabete edo gehiagoko kontraturako dirulaguntzaren lehenengo zenbatekoa zuzentzen da, honako hau jartzen duen lekuan:

    (Ikus .PDF)

    Hau esan behar du:

    (Ikus .PDF)

    Euskarazko bertsioan, 7.1.a) artikuluaren lehenengo paragrafoan, 2019/5879 (34/7) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

    1. Enpresak egingo du zuzenean, enpresa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak izanez gero, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza baldin bada), bai enpresetan prestakuntza-aldia egiteko 2019-2020 ikasturterako bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko). Titulua 2019an eskuratu duten gazteak kontratatu beharko dira.

    Hau esan behar du:

    1. Ikasketak bukatu dituzten prestakuntza-zentroaren bidez, enpresak egingo du zuzenean, enpresa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen zentroren batean prestakuntza-aldia amaitu duten gazteak izanez gero, bai prestakuntza dualaren formula baliatuta (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko prestakuntza baldin bada), bai enpresetan prestakuntza-aldia egiteko 2019-2020 ikasturterako bekak emateko Eusko Jaurlaritzaren programaren baten babesean (hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako tituluren bat lortzeko edo unibertsitate-esparrutik lan-esparrurako trantsizioa egiteko). Titulua 2019an eskuratu duten gazteak kontratatu beharko dira.

    10 artikuluan, 2019/5879 (34/10) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

    Dirulaguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

    1. Emandako dirulaguntzaren % 52 ordainduko da, 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren ordainketa-kredituaren kontura, dirulaguntza ematen den unean.

      Ordainketa egin baino lehen, Lanbidek egiaztatuko du Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dagoela langilea eta plantilla handitu egin dela.

    2. Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da (% 48, edo justifikazioaren ondoren dagokion kopurua), betiere, diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2020ko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura [...].

    Hau esan behar du:

    Dirulaguntzak honela ordainduko zaizkie enpresa kontratatzaileei:

    1. Emandako dirulaguntzaren % 52 ordainduko da, 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren ordainketa-kredituaren kontura, dirulaguntza ematen den unean.

      Ordainketa egin baino lehen, Lanbidek egiaztatuko du Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dagoela langilea eta plantilla handitu egin dela.

    2. Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da (% 48, edo justifikazioaren ondoren dagokion kopurua), betiere, diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2021eko ekitaldiko konpromiso-kredituaren kontura [...].

    Euskarazko bertsioan, 2019/5879 (34/10) orrialdean, 11 artikulua zuzentzen da, beraz, honako hau jartzen duen lekuan:

    Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko dituena.

    Aurkezteko epea:

    1. Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

    2. Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

      Nolanahi ere, 2021eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko da memoria.

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du praktikaldiko kontratuen benetako iraunaldia, bai eta kontratu mugagabeak gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko. Halaber, 9.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du.

    Hau esan behar du:

    Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak zerrenda bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonak eta kontratuen iraupena jasoko dituena.

    Aurkezteko epea:

    1. Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

    2. Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

      Nolanahi ere, 2021eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko da.

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du praktikaldiko kontratuen benetako iraunaldia, bai eta kontratu mugagabeak gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko. Halaber, 9.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du.

    3 artikuluan, 2019/5879 (34/11) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

    5 artikuluan definitutako trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak, bai eta ikastetxe horiek biltzen dituzten elkarteak ere.

    Hau esan behar du:

    5 artikuluan definitutako trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak.

    I Eranskinean, 2019/5879 (34/19) orrialdean, eranskinaren izenburuaren azpian, honako hau jartzen duen lekuan:

    Trantsizio-Prozesuaren Kudeaketa eta Jarraipena

    (LHko ikastetxeentzat soilik)

    Hau esan behar du:

    Trantsizio-Prozesuaren Kudeaketa eta Jarraipena

    (Unibertsitateentzat eta LHko ikastetxeentzat soilik)

    1. eranskinean, 2019/5879 (34/19) orrialdean, laugarren atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

      Baimenduak Lehen Aukera 2014-2015-2016-2017-2018

      Hau esan behar du:

      Baimenduak Lehen Aukera 2014-2015-2016-2017-2018-2019

    1. eranskinean, 2019/5879 (34/19), laugarren atalaren azken paragrafoan, honako hau jartzen duen lekuan:

      [...]Eskabide hau euskal enpresan gazte langabeak kontratatzeko laguntzak emateko 2019ko ekitaldiko deialdian aurreikusitakoaren barruan dago.[...]

      Hau esan behar du:

      [...]Eskabide hau euskal enpresan gazte langabeak kontratatzeko laguntzak emateko 2020ko ekitaldiko deialdian aurreikusitakoaren barruan dago.[...]

      Euskarazko bertsioan, II. eranskinean, 2019/5879 (34/21) orrialdean, «Eskabideak aurkezteko epea» atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

      Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2019ko urriaren 31n amaituko.

      Hau esan behar du:

      Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2020ko urriaren 30ean amaituko.

    1. eranskinean, 2019/5879 (34/29) orrialdean, «Eskabideak aurkezteko epea» atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

      Eskabideak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 4an hasiko da eta 2019ko azaroaren 15ean amaitu.

      Hau esan behar du:

      Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 2an hasiko da eta 2020ko azaroaren 13an amaitu

      Euskarazko bertsioan, III. eranskinean, 2019/5879 (34/30) orrialdean, «Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak» atalean, honako hau jartzen duen lekuan:

      Formulario honetan adierazitako datuak dituen enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatzen diot euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko laguntzen 2019ko ekitaldiko deialdiari lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko, [...].

      Hau esan behar du:

      Formulario honetan adierazitako datuak dituen enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatzen diot euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiari lotutako enplegu-eskaintzak biltzeko, [...].

      Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 23a.

      Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

      JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.