Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 22koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela NBEF eta LGENF funtsen kontura 2019an esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 700
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/22
  • Argitaratze-data: 2020/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioaren dirulaguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta kontuan hartuta 2019. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela eta banan-banan jakinarazi NBEF eta LGENF funtsen kontura finantzaturiko dirulaguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla dirulaguntza horien inguruko datuak.

Datuen publikotasuna 1306/2013 eta 908/2014 (EB) Erregelamenduetan ezarritako irizpideen arabera egikarituko da.

Horiek horrela, honako hau

2019an NBEF eta LGENF funtsen kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak interneteko http://www.euskadi.eus/erakunde-ordaintzaileak-izapidetutako-ordainketak/web01-a2nekabe/eu/ helbidean jendaurrean jarri direla jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 22a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik