Arautegia

Inprimatu

13/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Araba Erdialdeko eta Laguardiako (Arabako Errioxa) Lurralde Plan Partzialak berrikusteko agiria egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 487
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 2020/01/17
  • Argitaratze-data: 2020/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 30ean

HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Iñaki Arriola Lopez jauna, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.

Bestetik, Josean Galera Carrillo jauna, Arabako Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatua.

ESKU-HARTZAILEAK

Ignacio María Arriola Lopez jaunak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sailburu titular gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren ordezkari gisa parte hartzen du.

Josean Galera Carrillo jaunak, berriz, Arabako Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatu titular gisa eta Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.

Bi aldeek beharrezko legezko gaitasuna onartzen diote elkarri honako hitzarmen hau sinatzeko, eta, helburu horrekin,

AZALDU DUTE:

  1. Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak ezartzen du lurralde-antolamendua, besteak beste, lurralde plan partzialak bezalako instrumentuen bitartez egingo dela, zeintzuek lurralde antolamenduaren gidalerroak garatuko dituzten gidalerrook mugatzen dituzten udalerriz gaindiko eremuetan.

    Ildo horretan, aipatutako instrumentuak, Eusko Jaurlaritzak behin betiko 1997ko otsailaren 11n onartuak, Arabako udalerriak Erdialdeko Araba, Laguardia eta Laudioko eremu funtzionaletan banatu zituen Aramaio salbuespen dela, Arrasate-Bergara area funtzionaleko parte denez.

  2. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 28ko 271/2004 Dekretuaren bitartez, Laguardiako (Arabar Errioxa) eremu funtzionaleko lurralde plan partziala behin betiko onartu zen.

    Jarraian, Eusko Jaurlaritzaren irailaren 28ko 251/2010 Dekretuaren bitartez, behin betiko onartu zen Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialaren lehen aldaketa, zehazki, nekazaritzako eraikinen eta upategien arauketaren gainekoa.

  3. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 28ko 277/2004 Dekretuaren bitartez, Erdialdeko Arabako eremu funtzionaleko lurralde plan partziala behin betiko onartu zen.

  4. Urtarrilaren 25eko 19/2005 Dekretuaren bitartez, Laudioko eremu funtzionaleko lurralde plan partziala behin betiko onartu zen.

  5. Onartu zirenetik 13 urte baino gehiago igaro diren honetan, Erdialdeko Arabako eta Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialak berrikustea beharrezkoa da azken hamarkadan zehar emandako aldaketei erantzuteko, baita egoera ekonomiko berriak eta urteotan azaldutako beharrek sortutako agertokira egokitzeko ere.

  6. Uneotan indarrean diren dokumentuak egiteko eta finantzatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean eratutako elkarlanari jarraipena emanez, egokia da formula bera mantentzea Erdialdeko Arabako eta Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialak berrikusteko agiriak egiteko.

  7. Berrikuspen planak esleitu aurretik, beharrezkoa da informazioaren analisia egitea, baita Erdialdeko Arabako eta Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialen betetze mailaren gaineko memoria egitea ere.

  8. Arabako Foru Aldundiak, Ingurumen eta Hirigintzako Sailaren bitartez, bai informazioaren analisia egiteko bai Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialaren betetze mailaren gaineko memoria egiteko lanak kontratatu eta finantzatu zituen. Jarraian, 2016ko ekainean, ondorioak aurkeztu zizkien eremu funtzionala osatzen duten udal guztiei Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarekin batera. Bilera horretan, lurralde plan partziala berrikusteko egitasmoa adostu zen.

  9. Administrazio parte-hartzaileen aurrekontuetako diru-horniduran nahikoa kreditu dago Erdialdeko Arabako lurralde plan partzialaren betetze mailaren diagnostikoa egiteko zein Erdialdeko Arabako eta Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialen berrikuspena idazteko beharrezko lan eta azterketak hasteko.

  10. Bien interesak eta ekarpen ekonomikoak egoki bideratzeko, bi aldeek Lankidetza Hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Lankidetza Hitzarmen honen xede da Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez, eta Arabako Foru Aldundiak, Ingurumen eta Hirigintzako Sailaren bitartez, elkarrekin eta era paritarioan berrikustea Erdialdeko Arabako eta Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialak.

    Lankidetza Hitzarmenaren indarraldia lau urtekoa izango da. Adierazitako epea amaitu aurretik, sinatzaileek edozein unetan erabaki ahalko dute bai Lankidetza Hitzarmena luzatzea, asko jota beste lau urteko aldi baterako, bai hitzarmena iraungitzea.

    Bigarrena. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egingo du eremu funtzionaleko egungo arazoen diagnostikoa, baita informazioaren analisia eta Erdialdeko Arabako lurralde plan partzialaren betetze mailaren gaineko memoria ere.

    Hirugarrena. Laguardiako lurralde plan partzialaren berrikuspen agiria idazteko lanen kontratazioa 2019an jarriko da abian, 300.000 euroko gehieneko aurrekontuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako Sailak erdi bana finantzatuta.

    Laugarrena. Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partziala berrikusteko azterketa eta lanen kontratazioa Arabako Foru Aldundiak egingo du, eta Erdialdeko Arabako lurralde plan partziala berrikustekoa, Eusko Jaurlaritzak. Azken kasu horretan ere gehieneko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da. Lan zehatzen kontratazioa aurrera eramateko ardura duen administrazioak gastu globalaren % 50arekin bat egiten duen ekarpena jasoko du beste erakundearen partetik, ekarpen partzialen bidez.

    Bosgarrena. Aipatu bi lurralde plan partzialak berrikusteko lanak jarraian jasotako egutegiaren eta gastu aurreikuspen ehunekoen arabera egingo dira.

    (Ikus .PDF)

    Seigarrena. Ekarpenoi dagozkien igorpenak aldez aurretik beharrezko ziurtagiriak aurkeztu ostean egingo dira. Igorpenen zenbatekoak, berriz, baliokideak izango dira aurkeztutako ziurtagiri zehatzaren zenbatekoarekiko kontratuaren finantzaziorako administrazio ordaintzaileak (ez kontratatzaileak) daukan urteko diru-horniduraren ehunekoarekin.

    Zazpigarrena. Akordio honetako lan, azterketa eta instrumentu guztiak bi erakundeen titulartasunekoak izango dira, eta, beraz, dagozkien kopiak emango zaizkie.

    Zortzigarrena. Alde parte-hartzaile bakoitzak soilik honako Lankidetza Hitzarmenaren baitan hartzen dituen konpromisoei atxikitako erantzukizunak hartzen ditu. Eusko Jaurlaritzak egindako Erdialdeko Arabako lurralde plan partzialaren kontratazioa Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren edukiaren mende dago. Agindu horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen izapidetze aurreratua.

    Bederatzigarrena. Agiria egiteko fase ezberdinen analisia egin asmoz, honako xede hauek izango dituen Jarraipen eta Zuzendaritza Batzorde bat sortzen da:

    1. Bere egitea Erdialdeko Arabako eta Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialak idazteko egingo den azterketen eta lanen plana. Planean idazketa epeak, kanpoko aholkularitzek, profesionalek edo beste erakunde publiko batzuek egin beharreko lanak eta kostu bilakaera zehaztuko dira, baita erakunde sinatzaileetako zerbitzuek egin beharreko lanak ere.

    2. Onartzea lanok idazteko giza baliabideen zein bitarteko material eta teknikoen hornidura, eta, beharrezkoa balitz, bulego tekniko bat sortzea, egin beharko lituzkeen lanak eta izango lituzkeen funtzionamendu arauak zehaztuz.

    3. Koordinatzea eragindako administrazioen beharrak, programak, planak eta proiektuak. Bere gain hartzea azterketen, lanen eta metodoen zuzendaritza gorena. Horretarako, informazio eta azterketa eskuragarriak aztertu eta lanon idazketa ahalbidetzeko akordioak nagusiak hartu beharko ditu.

    4. Zehaztea lurralde plan partzialen berrikuspena egiteko kontuan izan behar diren eta informazioa eman behar zaien erakunde eta entitateak, 4/1990 Legearen 13. artikuluan aurreikusitakoez gain.

    5. Erdialdeko Arabako eta Laguardiako (Arabako Errioxa) lurralde plan partzialak idazteko lanak bultzatzeko beharrezkoa den beste edozein jarduketa.

      Hamargarrena. Jarraipen eta Zuzendaritza Batzordea, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko hiru ordezkarik eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintzako Saileko beste hiruk osatuko dute. Lehendakaritza sei hilekoa izango da eta erakunde bakoitzeko ordezkari batek hartuko du txandaka.

      Aldeek horrela adostuz gero, Jarraipen eta Zuzendaritza Batzordeko kide kopurua areagotu egin daiteke, betiere modu paritarioan eta gehienez ere erakunde bakoitzeko lau ordezkari izanik.

      Batzordeak behar bezala funtzionatzeko egokitzat jotako instrumentu, bitarteko eta arauak ezarri ahalko ditu. Akordioak eskubidedun kideen gutxienez hiru laurdenen baiezko botoarekin hartu beharko dira.

      Batzordeak zehaztu ahal izango du zer lan zuzendu daitezkeen paritarioki bi erakundeetako ordezkariekin eta zer lan zuzendu daitezkeen soilik bi erakundeetako bateko ordezkariekin.

      Hamaikagarrena. Jarraipen eta Zuzendaritza Batzordeak hiri-antolamenduko udal interes eta instrumentuak lurralde plan partzialetan integratzea ahalbidetzeko moduak ezarri eta horretarako prozedura arbitratuko du, betiere lan fase bakoitzean eragindako udalekin harremanak ahalik eta erraz eta osoenak izatea bilatuz, lurralde mailan eragina duten udalon plan eta proiektuen informazioa bilduz, eta udaloi hartutako erabaki eta ebazpen garrantzitsuenen berri puntualki emanez.

      Eta dokumentu honen klausuletan bildutako zehaztapenekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu honen lau ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

      Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

      IGNACIO MARÍA ARRIOLA LOPEZ.

      Arabako Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatua,

      JOSEAN GALERA CARRILLO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik