Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Indartu Programaren esparruan 2019ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda; laguntza hori ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei ematen zaie Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldea, Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk indartzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 664
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/16
  • Argitaratze-data: 2020/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Dirulaguntza publikoak emateko orduan publikotasun-printzipioa bete behar da ezinbestean. Hori dela eta, Indartu Programa arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko apirilaren 17ko Aginduan xedatutakoaren babespean emandako laguntzei dagokienez ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei ematen zaie Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea, Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk indartzeko, eta horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dugu esleipendunen zerrenda.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau